2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Udal Planean, Donapean. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 08-MAY-25 (6/CU)
«Iruñeko eta Galarko udalek ekainaren 5ean eta 19an, hurrenez hurren, osoko bilkuran hartutako erabaki batzuen bidez, onetsi zen bi udalerrien arteko udal mugarteak aldatzeko ekimena baliatzea, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluarekin. Hura, azkenik, abuztuaren 2ko 62/2023 Foru Dekretuak onetsi zuen, zeinaren bidez ebatzi baitzen Galarko eta Iruñeko udal mugarteak Donapea eta El Garitón eremuetan aldatzeko espedientea (2023ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa).
Udal mugarteak aldatu eta gero, ukitutako udalek beren planeamendu orokorra aldatu behar dute, planeamendutik kentzeko beste udal mugarte batera pasatu diren lurrak, eta behar diren hirigintza-determinazioak ezartzeko bereganatu diren lur berrietan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 57. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Halaber, determinazioak aldatu behar dira lehendik zeuden udal mugartean bertan gelditu diren lurretan, baldin eta udal mugarteen aldaketak ukitu baditu haien zonakatzea eta eraginpeko eremuak.
Hirigintzaren eguneratze hori honako honen bidez formalizatuko da: "Iruñeko Udal Planaren Aldaketa Egituratzailea (Donapea)".
Hirigintza-aldaketari aplikatu beharko zaio ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura; hori dela-eta, egin da aurretiazko kontsultak egiteko eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismena zehazteko fasea, eta prestatu dira ingurumen-azterketa estrategikoa eta ingurumen-azterketa estrategikoaren laburpen ez-teknikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legea). Bi agiriak hirigintza-tresnaren berezko osagaiak dira, aipatu arauaren 20.2 artikulua betez.
Hirigintza-tresna horri behin betiko onespena Foru Komunitateko dagokion gobernu-organoak eman behar dionez, organo hori, batetik, organo substantiboa izanen da, hirigintza-aldaketa egituratzailea behin betiko onesteko esleitzen baitzaio, eta, bestetik, ingurumen organoa izanen da, proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 9ko 21/2013 Legean (Ingurumen Ebaluaziori buruzkoa) eta abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak Arautzen dituena).
Espedientean jaso dira Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen txostenak, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan. Txosten horietan bildu diren eta hasierako izapidetzea galarazten ez duten determinazioak azken agirian sartu beharko dira.
Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi behar ditu hirigintza-planeamenduko tresnen proiektuak, baldin eta horiei osoko bilkuran eman behar bazaie behin betiko edo behin-behineko onespena; horrenbestez, Tokiko Gobernu Batzarrak behar zen erabakia hartu zuen 2025eko apirilaren 14an; hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 127.1.c) artikuluarekin.
Bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legean (Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa),
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udalak sustaturiko "Iruñeko Udal Planaren Aldaketa Egituratzailea (Donapea)", azaldu den eran.
2. Aldaketaren agiria jendaurrean jartzea berrogeita bost egun baliodunean eta entzunaldia ematea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3. Aldaketaren agiria, era berean, jendaurrean jartzea epe berean, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduraren ondorioetarako, bat etorriz abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluarekin (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak Arautzen dituen Legea). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
4. Bi izapide horien epea hasiko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
5. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
6. Agiria Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, jakinaren gainean egon dadin, eta egin dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.b) artikuluan xedatutako txosten orokorra (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta kontsultak egin diezazkien, jendaurreko epea bitartean, ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 22. artikuluan xedatutakoarekin.
7. Udaleko Hirigintza Gerentziari eskatzea espedientea bultza dezala eta eska ditzala behar diren txosten guztiak, ezertan galarazi gabe, horregatik, araudiak Nafarroako Foru Komunitateari esleitzen dizkion eskumenak.
8. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udaleko egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion)».
Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2506948