112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ostizko higiezin baten enkantea

Odietako Udalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, diru-biltzaile exekutiboak, 2025eko martxoaren 14an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: ODI25.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub= SUB-RC-2025-31799001ODI25 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea:

  • Erregistroko datuak: Ostizko 597 zenbakiko finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4524. liburukia, 12. liburua, 97. folioa.
  • Azalpena: Hiri-finka: VU10 lurzatia, OS.1.1-Norte exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuaren ondorioz sortutakoa, eta kokatua dagoena Ostizko jurisdikzioan. Berrehun eta hemeretzi metro eta laurogeita sei dezimetro koadroko azalera du, eta eraikitako gehieneko azalera ehun eta laurogeita bederatzi metro eta hogei dezimetro koadrokoa da. Aprobetxamendu homogeneizatua 235,17 m2h-koa da, honako hauetan garatzekoa: sotoa, beheko solairua, lehenengo solairua eta teilatupeko espazioa; familia bakarreko etxebizitza gisa erabiltzeko da. Mugak: Iparraldean: VU11 lurzatia, birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutakoa; hegoaldean: VU9 lurzatia, birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutakoa; ekialdean: exekuzio-unitatearen muga 189-C eta 327-A (lehen, 250-B lurzatia) kanpo lurzatiekin; mendebaldean: V.2.- bidea edo kalea (trazadura berrikoa da).
  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 31186090345010010000.

–2. lotea:

  • Erregistroko datuak: Ostizko 598 zenbakiko finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4524. liburukia, 12. liburua, 101. folioa.
  • Azalpena: Hiri-finka: VU11 lurzatia, OS.1.1-Norte exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektuaren ondorioz sortutakoa, eta kokatua dagoena Ostizko jurisdikzioan. Berrehun eta hogeita hamabi metro eta hogeita lau dezimetro koadroko azalera du, eta eraikitako gehieneko azalera ehun eta laurogeita bederatzi metro eta hogei dezimetro koadrokoa da. Aprobetxamendu homogeneizatua 235,65 m2h-koa da, honako hauetan garatzekoa: sotoa, beheko solairua, lehenengo solairua eta teilatupeko espazioa; familia bakarreko etxebizitza gisa erabiltzeko da. Mugak: Iparraldean: VU12 lurzatia, birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutakoa; hegoaldean: VU10 lurzatia, birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutakoa; ekialdean: exekuzio-unitatearen muga 327-A eta 250-B; mendebaldean: V.2.- bidea edo kalea (trazadura berrikoa da).
  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 31186090346010010000.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Odietako Udaleko langileekin (telefonoa: 948 30 72 58, posta elektronikoa: odieta@odieta.es).

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Diru-biltzaile exekutiboa, Carolina Azanza Motalvo.

Iragarkiaren kodea: L2507728