112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ikerketa, Latasako 9. poligonoko 4. lurzatiaren azaleraren zati bati buruz. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egin batzarrean, hasiera batez onetsi zuen ikerketa lan bat, 9. poligonoko 24. jatorrizko lurzatiaren 88,82 m²-ri buruz (jatorrizko lurzatia 225,06 m²-koa da, baina 281 m²-koa, aldiz, lurzati zedularen arabera), eta interesdunei jakinarazi zitzaien.

Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan arautzen da prozedura. Horren arabera, ikerketa espedientea hasteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta toki entitatearenean ere, halakorik balego, ikertutako ondasuna edo eskubidea identifikatzeko aukera ematen duten ezaugarriak adierazita; aldizkari horien ale bat ondasunak kokatuta dauden toki erakundearen iragarki-taulan jarriko da ikusgai hamabost egunez.

Horri jarraikiz, erabaki hau jendaurrean jartzen da 15 egunez.

Imotzen, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2507039