112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udal ordenantza, dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Funesko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza, espedientean jasotako testuarekin bat.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan eta webgunean, 30 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak eta/edo iradokizunak.

Hirugarrena.–Idazkaritza Nagusiak eginen du aurkeztutako erreklamazioei eta iradokizunei buruzko txostena, eta osoko bilkurari helaraziko dio dagokion baiespen- edo ezespen-proposamena eta aipatutako ordenantza behin betiko onesteko proposamena.

Laugarrena.–Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta, horretarako, Alkatetzak aginduko ditu prozedura bukatzeko eta indarrean jartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespenaren erabakia
–edo, hala badagokio, automatikoki behin betikoa bihurtutako hasierako onespenarena–, ordenantzaren testuarekin batera.

Funesen, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2506871