2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 831380.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/831380).
Alkatetzaren maiatzaren 7ko 265/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2025eko dirulaguntzen deialdi publikoa.
Lehena.–Onuradunak.
Oltza zendeako saltokiak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Dirulaguntzak ematea beren errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/8e72217a-9839-46c9-960a-ddc5d3998179/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako kuota, guztira, 500,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31ra arte egonen da irekita.
Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2506801