2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Berriozarko Mendialdea 1 eta 2 ikastetxe publikoetan bazkaltzeko dirulaguntzen deialdia. Jantokirako bekak, 2025-2026 ikasturterako. Laburpena
DDBN (Identif.): 833410.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833410).
Deialdi honen helburua da Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2025-2026 ikasturterako, "jantokiko bekak" izendapenarekin.
Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza, 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat aurkeztu ere.
Eskariak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 5etik hasita ekainaren 18ra bitartekoa izango da, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2507571