2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, Berriozarko "Francisco Casanova" Musika Eskolan matrikulatutako ikasleentzako dirulaguntzena, 2025-2026 ikasturterako. Laburpena
DDBN (Identif.): 833428.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833428).
Deialdi honen xedea da 2025-2026 ikasturtean Berriozarko "Francisco Casanova" Musika Eskolan matrikulatutako ikasleentzako dirulaguntzen esleipena arautzea.
Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketek dakartzaten gastuak finantzatzen. Irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.
Interesa dutenek Berriozarko Udalean (Euskal Herria plaza, 1) edo erregistro elektronikoan aurkeztuko dituzte eskabidea eta zerrendatzen diren agiriak, ekainaren 19tik uztailaren 2ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean daude.
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2507570