2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Berriozarko Udaleko alkateak, 2025eko maiatzaren 13an, 451. Ebazpena eman zuen:
"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2025eko maiatzaren 17tik 21era, bi egun horiek barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2507032