2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Amaiurko karrika-izendegiaren aldaketa
Baztango Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan ERABAKI ZUEN:
1.–Honako izen ofizial hauek aldatzea onestea:
"Calle Mayor / Karrika Nagusia" izenaren ordez "Karrika Nagusia" jartzea.
"Calle Merced / Mertxede karrika" izenaren ordez, "Mertxede" jartzea.
2.–Erabaki honen berri Tracasa enpresari eta Estatistikako Institutu Nazionalari igortzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a) artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legerian ezarritako ondorioetarako.
Baztanen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2507652