112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

86E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia onesten duena (bigarren banaketa). Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration EB) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831005.

Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP), Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onetsi zuen uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTE delakoa (Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa). Proiektu estrategiko horren 5. osagaiko (Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea) 3. jarduketa-ildoaren baitan, laguntza batzuk garatzen dira uraren kudeaketan parte hartzen duten sektoreentzat, sektore horien digitalizazioa bultzatzeko, batez ere uraren hiri-zikloaren sektorea digitalizatzeko. Kasu honetan, bereziki, konferentzia sektorialeko funtsak banatuko zaizkie 20.000 biztanletik beherako udalerriei, proiektu estrategikoak deialdi bereziak baititu 20.000 biztanletik gorako udalerrientzat edo udalerrien elkartzeentzat, haietarako bakarrik direnak. 2024ko uztailaren 24an egindako Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean, 5. osagai horretarako kredituak banatzeko irizpideak eta lurraldekako banaketa onetsi ziren, eta Nafarroari egokitu zaio guztira aurreikusitakoaren %3,08 eta 1.846.200 euro, uraren zikloa digitalizatzeko PERTE delakoaren Autonomia Erkidegoen Konferentzia Sektorialeko funtsen banaketaren bigarren fasean.

Deialdi honetako dirulaguntzen xedea da uraren hiri-zikloa digitalizatzeko egin behar diren inbertsioak bizkortzea Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan.

Planaren mugarriak (osotara gauzatzeko ezarritako epea) betetzea nahitaezkoa da, eta egiaztatu egin beharko dira; bilatzen den helburua lortu den neurtzeko, biztanle onuradunen kopuruari begiratuko zaio. Nafarroako Foru Komunitaterako 15.000 biztanleko kopurua ezarri da helburu gisa.

SEEP planean eta otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa betez, laguntza hauen esparruan egiten diren inbertsio-proiektu guztiek errespetatu behar dituzte ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa, ingelesezko siglengatik: «Do No Significant Harm»), bai eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak ere. Zehazki, dirulaguntzen planaren neurriak ura aurreztea eta energia-efizientzia sustatzen ditu, eta berotegi-efektuko gasen balizko isuriak murrizten. Gainera, klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak ematen ditu, urak behar bezala kudeatuz; horrela, izan ere, klimaren ondorio kaltegarriak murrizten ditu, eta uraren erabilera jasangarria sustatzen du, eskuragarri dauden baliabide hidrikoak epe luzera babestuz.

Jarduketa-ildo horiek Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsekin kofinantzatzen direnez, aplikatzekoak izanen dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako neurriak. Errege lege-dekretu horren bidez onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua aplikatuko da (Erregelamendu horren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa), bai eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ere.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako proiektuak kudeatu eta kontrolatzeko arauei jarraituz (Nafarroako Gobernuaren 2022ko otsailaren 16ko Erabakiaren bidez onetsi ziren arau horiek, baita martxoaren 26ko 109/2025 Ebazpenaren bidez ere), kudeaketa-planaren aldaketa onetsi da, eta bertan jaso dira PERTEren bigarren banaketari esleitu zaizkion helburuak lortzeko jardueren kudeaketa-esparrua definitzen duten elementu guztiak. Ekonomia- eta aurrekontu-planak aldeko txostena jaso du finantzabideei buruz, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak 2025eko martxoaren 17an egina.

Guztira 1.846.200 euroko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko. 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 12. artikuluarekin bat, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan finantzatutako laguntzak emateko, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7.3 artikuluan jasotakoa.

Bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko (bigarren banaketa), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuta (NextGeneration EB), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2. Deialdi honetako oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.

3. 1.846.200 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko betebeharrei aurre egiteko, honela banatuta:

–1.846.199 euro, Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuan honen baliokidea den partidaren kargura: 210001 21300 7609 456114 [PEP: E-22-000559-02] "SEM Uraren ziklo integrala digitalizatzea 2024".

–1,00 euro, 2026ko ekitaldirako gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura.

Baimendutako gastuaren hasierako banaketa alda daiteke, noraino gauzatzen diren benetan emandako eskaeren inbertsioak, beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak eginda.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOAK (NEXTGENERATION EB) FINANTZATUTA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko beharrezkoak diren inbertsioen arloan (2024an egindako bigarren banaketa).

2. Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa-tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.

3. Esparru horretan, Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onetsi zuen uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTE delakoa (Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa). Proiektu estrategiko horren 5. osagaiko (Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea) 3. jarduketa-ildoaren baitan, laguntza batzuk garatzen dira uraren kudeaketan parte hartzen duten sektoreentzat, sektore horien digitalizazioa bultzatzeko, batez ere uraren hiri-zikloaren sektorea digitalizatzeko. Kasu honetan, bereziki, konferentzia sektorialeko funtsak banatuko zaizkie 20.000 biztanletik beherako udalerriei, proiektu estrategikoak deialdi bereziak baititu 20.000 biztanletik gorako udalerrientzat edo udalerrien elkartzeentzat, haietarako bakarrik direnak. 2024ko uztailaren 24an egindako Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean, 5. osagai horretarako kredituak banatzeko irizpideak eta lurraldekako banaketa onetsi ziren, eta Nafarroari egokitu zaio guztira aurreikusitakoaren %3,08 eta 1.846.200 euro, uraren zikloa digitalizatzeko PERTE delakoaren Autonomia Erkidegoen Konferentzia Sektorialeko funtsen banaketaren bigarren fasean.

4. Azken mugarria (osotara gauzatzea) bete dela egiaztatu beharko da, bai eta aurreikusitako helburuak lortu direla ere, biztanleria onuradunaren adierazlearen bidez. Nafarroako Foru Komunitaterako 15.000 biztanleko kopurua ezarri da helburu gisa.

2. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak arautuko ditu deialdian bertan eta haren oinarri arautzaileetan ezarritakoak, bai eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari aplika dakiokeen Europako eta Estatuko arau hauetan ezarritakoak ere:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/852 (EB) Erregelamendua, 2020ko ekainaren 18koa, inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena; izan ere, SEEP planaren barruan egiten diren jarduketa guztiek bete behar dute ingurumen arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (aipatutako erregelamenduaren 17. artikuluan jasota daude helburuok).

–Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01) (Europako Batzordearen Gida Teknikoa).

–36/2020 Errege Lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.

–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.

–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, prozedura eta formatua ezartzen dituena Estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioa emateko, ikusteko betetzen diren mugarriak eta helburuak, bai eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurrien aurrekontua eta kontabilitatea ere.

2. Aplikatzen ahal da iruzurra eta ustelkeria prebenitzeari eta zuzentzeari, interes-gatazkak prebenitzeari eta finantzaketa bikoitzari buruzko araudia, bat etorriz honetan aurreikusitakoarekin: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza-arauei buruzkoa.

3. Era berean, ordezko gisa aplikatuko dira:

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–4/2021 Foru lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekotik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.

–1/2022 Foru lege-dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

4. Emandako dirulaguntzek bete beharko dituzte Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. eta 75. kontuan hartuzkoetan eta 56. artikuluan ezarritako baldintzak. Erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat.

3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen gehieneko zenbatekoa 1.846.200 eurokoa da, eta honako partida hauen kontura finantzatuko da: Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldiko Gastu Aurrekontuko 210001 21300 7609 456114 [PEP: E-22-000559-02] "SEM Uraren ziklo integrala digitalizatzea 2024" partida, eta 2026. urteetako gastu aurrekontuan horretarako gaituko den partida bera edo baliokidea, aurrekontuan duten esleipenaren gehieneko mugaraino. Honela banatuko da denboran:

URTEA

ZENBATEKOA

2025

1.846.199 euro

2026

1 euro

GUZTIRA

1.846.200 euro

Aurrekontu-kredituen banaketa hori estimazio bat da, eta zilegi izanen da aldaketak egitea, inbertsioak benetan nola gauzatzen diren, horren arabera.

2025eko ekitaldian gauzatzen ez den zatia ondorengo aurrekontu ekitaldietan txertatuko da, gerakin gisa, programa erabat gauzatu arte.

Zenbatekoa handitzen ahalko da, kreditua sartuz, beste deialdi bat egin beharrik gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazitakoarekin bat. Aurrekontu-zuzkidura handitzeko gehieneko zenbatekoa izanen da autonomia erkidegoen arteko banaketa ekonomikoan Nafarroari esleitutakoaren balizko igoera, 2024ko uztailaren 24ko Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 4.2 puntuan aurreikusten den bezala. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Onuradun izan daitezke 20.000 biztanletik beherako udalerriak, mankomunitateak edo bestelako toki entitateak, bai eta partzuergoak ere, baldin eta hornidura zerbitzuak emateko eskumena bere gain badute.

2. Ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 136.1 artikuluan (Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatu beharreko finantza-arauei buruzkoa) jasotako bazterketa-kausaren batean edo azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitako egoeraren batean dauden eskatzaileak, baldin eta arau horiek ez betetzeak dirulaguntzak jasotzeko debekua badakar.

3. Ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileak.

4. Toki entitate onuradunak, gainera, SEEParen entitate betearazle ere izanen dira, Europako Funtsen idazkari nagusiaren apirilaren 12ko 1/2022 Ebazpenaren 3. apartatuaren arabera. Ebazpen horren bidez jarraibide batzuk ezarri ziren entitate betearazlearen izaera argitzeko eta neurrien organo arduradunak eta proiektu zein azpiproiektuen organo kudeatzaileak izendatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistemaren esparruan.

5. Era berean, honen berri ematen zaie entitate eskatzaileei:

–Dirulaguntza erregistratuko da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

–Foru Komunitateko Administrazioak eta SEM Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek aukera dutela Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzakeen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko.

–Informazioa trukatuko da sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Espainiako araudian jasotako aurreikuspenen arabera.

5 oinarria.–Inbertsio finantzagarriak.

1. Oinarri hauen xedeko jarduketak 20.000 biztanletik beherako toki entitateetako hornidura sistemetan eginen dira, eta jarduketen berariazko jomuga izan beharko da uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTEan ezarritako helburuak erdiestea, hots: udalerri txiki eta ertainetako sareetan izaten diren galerak murriztea eta/edo uren gaineko kontrola eta kalitatea hobetzea hondakin uren isurketetan, ur-kontsumoan aurreztea eta/edo horniduraren bermea handitzea, hori guztia honako inbertsio finantzagarriekin bat:

a) Udalerriak edateko urez hornitzeko ekoizpen- eta erregulazio-instalazioak automatizatzeko eta urrunetik kontrolatzeko jarduketak: ekipoak instalatzea, edateko uraren hornidura instalazioetako ur-bilketa, putzu, ponpaketa eta biltegien funtzionamendua automatizatzeko eta funtzionamendu-parametro nagusiak kontrolatzeko.

b) Honelako elementuak instalatzea: kontagailu digitalak eta emariak eta presioak kontrolatzeko ekipoak, udalerriak edateko urez hornitzeko sareetan, eta sektorizazio lanak egitea, eremuz eremuko kontsumoak kontrolatzeko eta galeren bolumena minimizatzeko; presio-sentsoreak eta berehala erantzuteko balbulak; eta eroankortasuna, oxigeno disolbatua, uhertasuna, pH-a, kloroa eta abar neurtzeko ekipoak, sareko uraren kalitatea zehazteko.

c) Digitalizazioko lanen jarduketa osagarriak ere garatzen ahalko dira, lehendik dauden azpiegiturak konponduz, instalazio berriak eraikiz edo hornidura-sistemetan hobekuntza teknikoak eginez, beste helburu batzuen artean honakoak lortzea ahalbidetzeko: hornidurak eta berme hidrikoa hobetzea, galerak eta ihesak murriztea eta energia-efizientzia hobetzea; jarduketa osagarri horiek ez dute jarduketaren zenbateko osoaren %40 gaindituko.

2. Aurkeztutako inbertsioek honako baldintzak bete beharko dituzte:

–Onuradunek bermatu beharko dute sortutako informazio hidrologiko guztia eskuragarri dagoela bai Nafarroako Gobernuarentzat bai arroko erakundeentzat eta jenderentzat oro har, bereziki ur-erabileraren kontrol eta kontsumoei buruzko informazioa. Eskuragarri egon dadin, berezko tresnak eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak diseinatzen dituenak erabiliko dira, hau da, Espainiako ur-zikloaren Behatokiarekin loturik PERTEan sartutako neurrien bidez diseinatuko dituenak. Informazio hori koordinatu beharko da urtarrilaren 10eko 3/2023 Errege Dekretuari loturikoarekin (irizpide tekniko eta sanitarioak ezartzen ditu, kontsumorako uraren kalitate, kontrol eta hornidurari dagokienez).

–Finantzaketaren xede izanen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak, eta, beraz, ezin izanen dira finantzatu data hori baino lehen hasitako inbertsioak, ez eta laguntza eskatzen den egunean indarreko finantza-programazioaren esparruan Europako funtsen esleipen irmoa duten jarduketak ere, baldin eta Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketa badute, harekin egindako hitzarmen edo protokolo batean sartuta daudelako, edo Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planaren finantzaketa badute.

6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira inbertsioa gauzatzeko beharrezko diren kanpoko zerbitzu eta kontratuenak, entitate onuradunak bere kabuz egin ezin dituenak –obra, ekipo eta zerbitzu tekniko profesionalak, esaterako–; diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat etorri beharko dute, eta esleitutako dirulaguntza justifikatzeko epea amaitu baino lehen eginak eta ordainduak egon.

Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, %100 arte azpikontratatu daiteke, alegia, beste batzuekin hitzar daiteke dirulaguntzaren xede den inbertsioa gauzatzea, hein batean edo guztiz. Azpikontratazio hori 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Finantzaketa material inbentariagarriaren kostu hauei aplikatzen ahalko zaie:

a) Edozein aktibo material edo immaterial erosi eta eskuratzearen kostua, barne dela ekipoak, sentsoreak, softwarea, informatikako aplikazioak eta ekipamendu teknologikoa erostea, zerbitzariak kudeatzea edo informazioa online biltegiratzea, baldin eta horren xedea jarduketa bada, ez beste ezer, eta ahalbidetzen badu behar bezala erabili ahal izatea eskuratutako ekipamendua, betiere, baldin eta horiek guztiak jarduerak gauzatzearekin zuzenenean loturik badaude eta ez badago horietarako bestelako finantzaketarik. Dagokion faktura edo frogagiria beharko da, eta dagokion ordainagiria.

b) Proiektuaren esparruan garatutako software edo aplikazio informatikoek ezin izanen dute entitatearentzako diru-sarrera ekonomikorik sortu, salbu eta aplikazioa bera mantentzera eta hobetzera bideratzen bada, baina entitatearentzat inolako etekin ekonomikorik eragin gabe.

3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez (SEEP) egindako inbertsioaren finantzaketaren berri emanen duen kartela ere diruz lagungarria izanen da.

4. Ezin izanen dira finantzatu:

a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) ondoriozko gastuak.

b) Proiektua idazteko eta obra zuzentzeko gastuak.

c) Ustiapen- eta mantentze-gastuak.

d) Administrazioak eta/edo baliabide berekiekin gauzatu beharreko obrak.

e) Ondasun eta eskubideen ukipenak.

7. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko inbertsioen dirulaguntzei dagokienez, dirulaguntza-eskaera bakoitzari 300.000 euro esleituko zaizkio gehienez ere.

Finantzaketa, gehienez, egin beharreko inbertsioaren kostuaren %90 izanen da, BEZa kanpo, eta, beraz, entitate onuradunak kofinantzatu beharko du.

8. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio prozedura instruitzea, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren bidez. Zerbitzu horrek jasotako eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuko ditu. Gainera, neurriak hartuko ditu iruzurra eta ustelkeria prebenitu, detektatu, jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes-gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko.

2. Espedienteari erantsiko zaio hura prestatzeko eta tramitatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonen interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren IV. eranskineko A ereduaren arabera (SEEP kudeatzeko sistema konfiguratzen du agindu horrek).

9. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan ezartzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidezkoa izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira arau hauetan ezarritako balorazio-irizpideen, moduen eta lehentasunen arabera. Hurrengo atalean adierazitako balorazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuen arabera ezarriko da lehentasun-ordena.

10. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaera bakarra onartuko da toki entitate bakoitzeko. Eskaerak biztanlegune baterako edo gehiagorako izan daitezke.

2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Eskera-inprimakia, I. eranskineko ereduaren araberakoa, proposamenaren informazio orokorra emanez, eskaeraren ezaugarri nagusiak identifikatuta: proiektuaren izenburua, jarduketa nagusien deskribapena, jarduketa bakoitzaren aurrekontua eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

b) Toki entitateko idazkariaren egiaztagiria, baldintzak betetzeari buruzkoa, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, alkateak edo entitateko buruak sinatua, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

d) Memoria tekniko baloratua edo exekuzio-proiektua, dirulaguntzaren xede diren jarduketak oro har deskribatzen dituena, honako hauek barne: premia nagusiak, helburuak, jarduketa osatzen duten jardueren irismena eta plangintza eta aurrekontu xehea.

Halaber, oinarri arautzaileotan deskribatutako metodologiaren eta balorazio-irizpideen arabera ebaluatzeko behar den informazio teknikoa bildu beharko du eskaerak. Eskaera ebaluatzeko esanguratsua den informazio guztia memoria horretan agertuko da. Argi eta garbi zehaztu beharko dira jarduketen irismena (goi- eta/edo behe-horniduraren digitalizazioa), datuak transmititzeko sistema eta espero den aldizkakotasuna, plataformak edo datuak kudeatzeko aplikazioa, Nafarroako Gobernuari edo, hala badagokio, administrazio hidraulikoari datuak emateko aurreikusitako sistema. Nolanahi ere, eskatzaileak zilegi izanen du dokumentazio gehigarria eranstea, lagungarria bada memoria horretan bildutako informazioa egiaztatu edo justifikatzeko.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearen gaineko konpromisoari buruz.

f) Datuak laga eta tratatzeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko (SEEP) jarduerak gauzatzeari dagokionez.

g) Berariazko sarbide baimena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko agintarientzat.

h) Erantzukizunpeko adierazpena, alkateak edo entitateko buruak sinatua, VII. eranskineko ereduaren araberakoa, proiektuak ingurumen-arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzeari buruzkoa.

4. Eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, hamar (10) egun balioduneko epe luzaezinean, errekerimendua jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, zeina jakinaraziko baitzaio.

5. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

Eskaera aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko entitate eskatzaileari, harik eta dirulaguntza ematearen aldeko ebazpena eman arte, kontuan hartuta Foru Komunitateak 1. oinarrian aurreikusitako mugarriak eta helburuak bete behar dituela.

6. Aurretik aipatutako ereduaren araberako eskaera beteta ematen diren datu pertsonalak bildu eta tratatuko dira, bai eta erantsitako gainerako dokumentuak ere, eta onartutako dirulaguntzen eskaera, emate eta ordainketa prozesua kudeatzeko erabiliko dira. Datu horien tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa. Helbide honetan gauzatu daiteke datuetara sartu, haiek zuzendu, ezereztu, mugatu eta tratamenduari uko egiteko eskubideak: https://www.navarra.es/eu/datuen-babesa. Eskubidea izanen da, orobat, erreklamazioa aurkezteko, kontrol agintaritzaren aurrean.

11. oinarria.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

A. PERTEaren helburua betetzen dela ziurtatzeko irizpidea.

B. Berrikuntza teknologikoaren irizpidea udal-hornidurako sistemetan.

C. Jarduketen heldutasun-mailaren irizpidea.

D. Biztanle onuradunen kopuruaren irizpidea.

2. Irizpide horiek ebaluatzeko, puntuazio bat emanen zaio horietako bakoitzari, hurrengo atalean aipatzen diren baremazio arauen arabera. Gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira.

3. Irizpideen haztapena:

A.–PERTEaren helburua betetzen dela ziurtatzeko irizpidea.

Irizpide horren arabera, planteatutako proposamenaren egokitasun teknikoa baloratuko da eta, zehazki, honako alderdi hauek:

48 puntu gehienez

A.1. Jarduketaren beharraren eta premiaren justifikazioa, ur-galerak daudelako.

Ur-galerak zenbatesteko, entitate eskatzaileak eman beharreko datu hauek jasoko dira eskaeran, eskatutako jarduketa egin aurretik (datu horiek jarduketa eskatzen den biztanleguneari edo biztanleguneei buruzkoak izanen dira, eta horietatik ur-galeren ehunekoa ondorioztatuko da):

–Neurketaren erreferentzia-aldia (hilabeteak)

–Banaketa-sarean bildutako edo injektatutako ur-bolumena (m³)

–Aldi horretan berean kontagailuetan erregistratutako ur-bolumena (m³)

Datu horiek koherenteak izan beharko dute Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Gidariko datuekin eta urteko azken jarraipen-memoriarekin.

0,1 puntu, ur-galeraren portzentajezko puntu bakoitzeko, gehienez 7 puntu

A.2. Proposamenaren egokitasuna atzemandako egoerarekiko. Beharrezkoak diren jarduketa guztien definizio zehatza eta koherentea, proiektuaren justifikazio teknikoa eta SEEParen helburuekiko lotura (goi- eta/edo behe-horniduraren digitalizazioa, osokoa edo partziala).

25 puntu gehienez

A.3. Helburuen eta emaitzen neurriko aurrekontua, oreka aurrekontuaren eta uraren hiri-zikloaren jarduketa moten artean eta aurrekontuaren justifikazio maila

6 puntu gehienez

A.4. Gardentasuna sustatzearen aldeko ekarpena proiektuan, uraren erabilerari eta uraren hiri-zikloaren kudeaketari dagokienez, eta partaidetza publikoaren, gobernantzaren eta uraren zikloa digitalizatzeko PERTEaren gainerako helburuen aldekoa.

6 puntu gehienez

A.5. Jarduketaren aldian behingo ebaluazio neurriak eta jarraipena proiektua gauzatu ondoren, bai eta adierazleen eta emaitzen gainean, eta proiektuaren kudeaketa moldagarria ere

4 puntu gehienez

A irizpidea baloratzeko, dagokion justifikazioa aurkeztu beharko da honako hauei buruz: ur-galerak; digitalizazio jarduketak ekarriko duen hobekuntza, sisteman ur-galerak garaiz atzemateari dagokionez, eta esku-hartzearen konpromisoa atzemandako galera horiek murrizteko.

B.–Udal-hornidurako sistemen berrikuntza teknologikoaren irizpidea

Irizpide horren arabera baloratuko dira irtenbide berritzaileak dituzten jarduketak, bai dimentsio berdeari eta energia-efizientziari dagokienez, bai horiek kudeatzeko eta ustiatzeko teknologia berriak udalerri txiki eta ertainetan aplikatzeari dagokionez, honela:

10 puntu gehienez

B.1. Izaera berritzailea, oro har edo ekintzetako batzuetan, batez ere araudiaren erronka berriak betetzeari begira, transferigarritasunari dagokionez eta eremu geografikoen araberako ordezkagarritasuna dela-eta.

5 puntu gehienez

B.2. Emaitzei luzaroan eusteko aukera eta proiektuari ezarpen epearen ostean eusteko bermeak.

5 puntu gehienez

C.–Jarduketen heldutasun-mailaren irizpidea

Irizpide horren arabera baloratuko dira dagoeneko idatzitako proiektuak dituzten jarduketak edo proiekturik behar ez duten kontratu txikietarako aurrekontua dutenak, betiere beharrezko baimenak egiaztatzen badira.

Idatzitako proiektu teknikoa, beharrezko baimen sektorialak dituena:

Idatzitako proiektu teknikoa, beharrezko baimen sektorialak ez dituena:

Proiektu teknikoa idatzi gabe badago:

10 puntu gehienez

10 puntu

5 puntu

0 puntu

D.–Biztanle onuradunen kopurua

Lehentasuna emanen zaie ukitutako biztanle gehienen onerako diren jarduketei, Nafarroarako adierazlea betetzera bideratuta (15.000 biztanle onuradun).

Deialdia argitaratzen den egunean indarrean dauden biztanleria-datuak erabiliko dira.

Herri bat baino gehiago badira onuradun, udalerri guztien populazioak eta azalerak batuz eginen da kalkulua.

Biztanle onuradunen kopurua 9.000tik gorakoa

Biztanle onuradunen kopurua 9.000tik 5.001era artekoa

Biztanle onuradunen kopurua 5.000tik 2.001era artekoa

Biztanle onuradunen kopurua 2.000tik 501era artekoa

Biztanle onuradunen kopurua 500etik 101era artekoa

Biztanle onuradunen kopurua 100 edo 100etik beherakoa

12 puntu gehienez

12 puntu

10 puntu

8 puntu

6 puntu

4 puntu

2 puntu

4. Balorazioa egiteko, instrukzio-organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo/eta beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

12. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Eskaerak puntuazio-ordenaren arabera ordenatuko dira, 11. oinarriko balorazio-irizpideen arabera. Balorazio-irizpide guztiak aplikatuta berdinketa gertatuko balitz bi eskaera edo gehiagoren artean, A.2 atalean lortutako puntuazioaren arabera antolatuko litzateke hurrenkera; berdinketak jarraituz gero, D atalaren arabera, eta, berdinketa hausten ez bada, A.1, A.3, A.4, A.5, B.1, B.2 eta C atalen arabera, hurren-hurren.

2. Ebaluazioa ikusirik, instrukzio-organoak ebazpen proposamena eginen du, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko du entitate onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Funtsak hurrenkera horren arabera banatuko dira, aurrekontuko dirua agortzen den arte. Erabilgarri dauden funtsak eskaera bati legokiokeen dirulaguntza guztia estaltzeko adinakoak ez badira, partidan gelditzen den diru kopurua esleituko zaio, partida agortu arte.

4. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitalpen horrek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan eskatutako jakinarazpenaren ondorioak izanen ditu.

Prozedura ebazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da. CID #430 mugarriak (PERTEko jarduketak, uraren erabiltzaileak digitalizatzeko) gutxienez 5.000.000 biztanle inplikatzen ditu uraren hiri-zikloa digitalizatzeko proiektuak abian jartzearen onura jasotzeko, uraren erabilerak digitalizatzeko proiektu estrategiko horren barruan. Adierazle hori B Helburuarekin loturik dago, zeinak Nafarroarako 15.000 biztanleko kopurua ezartzen baitu.

5. Era berean, ebazpenari zerrenda bat erantsiko zaio, ordenatuta zehaztuko dituena, onuradun izateko eskatutako baldintza administratiboak eta teknikoak bete arren, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik onartu ez diren eskaera guztiak, ezarritako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari eman zaion puntuazioa adierazita. Kasu horretan, edozein arrazoirengatik kreditu nahikoa askatzen bada, instrukzio-organoak proposatzen ahal du dirulaguntza ematea dagokien eskatzaileei, puntuazioaren arabera, eta aukera hori entitate interesdunei jakinaraziko die, hamar eguneko epe luzaezinean dirulaguntzaren proposamena onar dezaten. Entitate eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza emanen du, eta jakinarazi eginen du.

13. oinarria.–Inbertsioak gauzatzeko epea.

Finantzatuko diren inbertsioak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera abiatutakoak izanen dira, eta gauzatzeko epea 2026ko ekainaren 30ean amaituko da, beranduenez (erabilera publikora entregatzeko harrera-aktaren eguna).

14. oinarria.–Gastuen justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa.

Inbertsioa amaitu ondoren, eta inbertsioa jaso eta hiru hilabeteko epean, entitate onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, betiere 13. oinarriko epea betetzen bada:

a) Organo eskudunak onetsitako exekuzio-proiektua, hautagaitzan aurkeztuta ez badago. Kasu horretan, proiektu horrekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, alkateak edo entitateko buruak sinatua, adierazten duena proiektuak betetzen duela ingurumen arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, VII. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

b) Ziurtagiri bat, bertan adierazita honakoak:

–Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratutako obren adjudikazio-datuen kopia bat eta URL helbidea.

–Ezarritako exekuzio epea.

–Lanen adjudikazio-hartzailearen izena edo sozietate izena eta identifikazio fiskala.

–Gauzatutako ekintzek Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa betetzen dutela.

–Kontratistaren hautaketa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako moduan.

c) Zuinketa eta obraren hasierako akta.

d) Obra bukaerako ziurtapena eta, harekin batera, adjudikaziorako baldintzekin bat datozen neurketa zehaztuak, gutxienez jabeak eta obra zuzendaritzak izenpetuak, dagozkien fakturen kopiak eta enpresa kontratistei egindako ordainketen ziurtagiriak. Prezio kontrajarrien aktak, bidezkoak direnean.

e) Harrera-akta, frogatzen duena obra xede duen erabilera publikorako entregatu daitekeela, 2026ko ekainaren 30a baino lehen, eta jabeak eta obra-zuzendaritzak sinatuta, gutxienez.

f) Obra bukaerako memoria, frogatzen duena dirulaguntzaren baldintzak eta helburua bete direla, amaierako egoeraren planoekin, materialen saiakuntzen emaitzekin eta instalazioen probekin, beharrezkoa bada. Ordura arte egindako ekintza bakoitza zehatz-mehatz deskribatuko da, eta dagokion gastua adieraziko da.

g) Beste erakunde publiko edo pribatuetatik jasotako laguntzei buruzko ziurtagiria.

h) Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen %70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, entitate onuradunek honako jarraibide hauek bete beharko dituzte:

1) Onuradunak laburpen-memoria bat aurkeztuko du. Memoria horretan, sortutako hondakinen guztizko kopurua jasoko da, EHZ kodeen arabera sailkatuta, bai eta destinoko kudeatzaileen ziurtagiriak ere, instalazio bakoitzean lortutako balorizazio ehunekoa adierazita. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.

2) Eraispen selektiboa egiteko neurriak ezarri direla egiaztatzeko, kudeatzaileek sortutako hondakinak entregatu direla justifikatzeko ematen dituzten ziurtagirietan jasotako EHZ kodeak erabiliko dira. Kode horiek gaika bildutako hondakin-frakzioei dagozkienak izanen dira, adibidez: 170101, 170102, 170201, 170202, 170203, 170402, 170403 edo 170405.

3) Obran bertan hondakinen bat balorizatuz gero, onuradunak balorizatutako kopuruei buruzko informazioa sartuko du laburpen-memorian, EHZ kodearen eta erabilitako bitartekoen arabera sailkatuta (instalazio mugikorra, kudeatzailea, etab.).

4) Hondakinetatik heldu diren agregakin birziklatuak erabiliz gero, onuradunak material horiek erosiak direla frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko du laburpen-memorian, eta material kopurua eta mota adierazi beharko ditu.

5) Amianto-hondakinak sortzen badira, tratamendu egokia jaso dutela frogatu beharko da. Horretarako, amianto-hondakinak sortu diren lekutik hondakinak kudeatzeko plantara lekualdatu aurretik jakinarazpen bat igorri beharko da, eta baita mugimendu horiei lotutako hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuak ere, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

i) Plano geoerreferentziatuak, Shape formatu digitalean.

Azken ordainketa eginen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak txosten teknikoa eman ondoren, behin obra ikuskatu eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta.

Hala ere, dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da egindako gastua justifikatzeko eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema betetzeko, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horrez gain, Espainiako edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatikoak edo datu-baseak ere eskatzen ahalko dira.

Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik ezin bada aurreikusitako epeetan gauzatu edo justifikatu, organo emaileak erabaki dezake gauzatzeko edo justifikatzeko epea luzatzea, betiere emandako epea amaitu baino lehen, ez bazaio kalterik egiten SEEPean eta Nafarroarako Plan Nazionalean finkatutako mugarriei eta helburuei, eta Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren Erabakiek horretarako baimena ematen badute. Luzapena ebazpen arrazoitu bidez erabakiko da.

15. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Entitate onuradunek azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte, eta zehazki:

a) Diruz lagundutako inbertsioa ematea justifikatzen duen helburua betetzea eta aurreikusitako inbertsioa gauzatzea 2026ko ekainaren 30a baino lehen (harrera-aktaren data eta erabilera publikorako entregaren data).

b) Egindako gastua justifikatzea, oinarri hauetan ezarritako moduan eta epean.

c) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga beren gain hartzea.

d) Organo emaileari jakinaraztea beste administrazioetatik edo entitate publiko zein pribatuetatik xede bererako eskuratutako edozein dirulaguntza mota.

e) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamenaren egunean, onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea, eta ordaintzeke dagoen zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekin.

f) Eduki beharko dira kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatzekoak zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek xedatu bezala.

g) Jasotako funtsak itzultzea, foru legearen 35. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako araudian zehazten diren kasuetan.

2. Berariazko betebeharrak dira:

a) Berdintasunaren arloko araudia betetzea, eta, ahal den guztietan, tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzeko irizpideak sartzea entitate onuradunak deitzen dituen kontratazio-prozedura guztietan.

b) Bat etorriz azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluarekin, ondasun inbentariagarriak eskuratzen, eraikitzen, birgaitzen eta hobetzen badira, onuradunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez zazpi urte iragan arte erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.

c) Gerora jarduketak ustiatzeko, kontserbatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartzea.

d) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez. Dokumentuak bost urtez gordetzea formatu elektronikoan, eragiketa egiten denetik aurrera, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluarekin (erregelamendu hori Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza-arauei buruzkoa da).

e) Egindako gastuak justifikatzea Espainiako Gobernuari, Coffee plataformaren bidez edo ezartzen den sistemaren bidez, SEEParen entitate betearazlea baita.

f) Zabalkunderako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko Zabalkunderako neurri horiek diruz lagundutako xedera egokitu behar dira, bai formari dagokionez, bai iraupenari dagokionez.

Publizitatea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan eta hura garatzeko arauetan eta eskuliburuetan ezarritakoaren arabera eginen da. Erregelamendu horrek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du.

Horretarako, Europar Batasunaren ikurra erabiliko da eta finantzaketaren adierazpen egoki bat, "Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU" dioena https://ec.europa.eu/regional_policy/en/information/logos_downloadcenter/; era berean, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari erreferentzia egiten dion logotipoa gehituko da karteletan, material inprimatuetan, bitarteko elektronikoetan edo ikus-entzunezko baliabideetan, edo ikus-entzunezko komunikabideetan egiten diren aipamenetan.

(*) Beharrezkoa denean, bertsio monokromatikoak erabiltzen ahal dira, positibo BELTZA eta negatibo ZURIA.

Kartel edo plakek jarduketaren izena eta helburu nagusia adieraziko dituzte. Horiek prestatzeko jarraikiko zaie Batzordeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritako publizitate-neurriak garatzeko, hartutako ezaugarri teknikoei eta horiek garatzen dituzten arau eta gidaliburuei. Goian aipatutako erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

g) Bermatzea errespetatuko dela ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, bai eta etiketatze klimatikoa ere, honakoetan aurreikusitakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua eta hura garatzeko araudia. Aipatu erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Zehazki, aintzat hartuko da Batzordearen Komunikazioa, hau da, "Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" aplikatzeari buruzko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=uriserv:OJ.C_.2021.058.01.0001.01.SPA), eta, horrekin batera, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesten duen Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamena (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:52021PC0322) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak prestatutako orientazio gida (https://www.miteco.gob.es/es/ministerio/recuperacion-transformacion-resiliencia/transicion-verde/guiadnshmitecov20–tcm30-528436.pdf.

h) 5. osagaiaren agiriko 8. atalarekin bat (Do not significant harm-DNSH), 3 inbertsioko jarduketetan DNSH printzipioa betetzen dela bermatzeko baldintza teknikoak hauek dira:

Ekipoak eta ekipamendu teknologikoak erabiltzean, eskuragarri dauden onenak hautatuko dira, energia-kontsumoari dagokionez dagoen teknologiaren aldetik.

Ekipoek energiarekin lotuta ezarrita dauden baldintzak beteko dituzte, 2009/125/EE Zuzentarauarekin bat, zerbitzarietarako eta datuak biltegiratzeko, edo konputagailuetarako eta konputagailuen zerbitzarietarako edo pantaila elektronikoetarako, eta Batzordearen martxoaren 15eko 2019/424 Erregelamenduarekin bat (2009/125/EE Zuzentarauarekin bat, diseinu ekologikoko baldintzak ezartzen ditu zerbitzarietarako eta datuak biltegiratzeko produktuetarako.

Erosketa horietan, energetikoki efizienteak diren "Code of Conduct for ICT" delakoa erabat errespetatzen duten ekipoen erosketa ziurtatzeko neurriak aktibatuko dira, eta ezarritako produktuen, tresna elektrikoen eta tresna elektronikoen iraunkortasuna eta konpondu, eguneratu eta berrerabiltzeko aukera areagotzeko neurriak hartuko dira.

Ekipoak eta ekipamendu teknologikoak hautatzerakoan, osagaiak birziklagarriak diren hartuko da kontuan.

Erabiltzen diren ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik.

Bizitza baliagarriaren amaieran, ekipoak prestatuko dira berrerabiltzeko, berreskuratzeko edo birziklatzeko eragiketetarako, edo tratamendu egokia emanen zaie, fluido guztiak ezabatzea eta tratamendu bat barne.

i) Digitalizazioko lanen osagarri diren jardueretan, lehendik dauden azpiegiturak konponduz, instalazio berriak eraikiz edo hornidura-sistemetan hobekuntza teknikoak eginez, hauek dira DNSH printzipioa errespetatzen dela bermatzeko bete beharreko baldintza teknikoak:

Jarduketak egitean, bermatuko da ezen eraikuntza lanetan sortzen diren eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen pisuaren %70 gutxienez (2000/532/EE Erabakian ezarritako Europako Hondakin Zerrendaren 17 05 04 kategorian aipatzen diren jatorri naturaleko materialak kenduta), berrerabili, birziklatu edo berreskuratuko dela; horien artean sartuta daude betegarrirako lanak egitea hondakinekin, beste material batzuen ordez, Europar Batasuneko hondakin hierarkiarekin eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat.

Operadoreek mugatuko dute hondakinen sorkuntza eraikuntza eta eraispen prozesuetan, Europar Batasuneko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta eta eraispen selektiboak erabilita, substantzia arriskutsuak segurtasunez bereizi eta manipulatzea ahalbidetzeko eta kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, materialak modu selektiboan bereiziz, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak baliatuta.

Eraikuntza-proiektua eta teknikak bateragarriak izanen dira sistema zirkularrarekin, eta erakutsiko dute nola diseinatu diren baliabideekin efizienteagoak izateko, moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak, berrerabilera eta birziklatzea ahalbidetzeko, ISO 20887 eta eraikinen moldagarritasuna ebaluatzeko beste arau batzuk erreferentziatzat hartuta.

j) Onuradunek berariazko konpromisoa hartuko dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak nahiz beste edozein organo edo agintaritza eskudunek emandako jarraibideak betetzeko, baldin eta edozein araudi onesten bada Europan nahiz Espainian Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nahiz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko edo kudeatzeko. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua betetzeko eskatzen zaizkien datuak eta informazioa eman beharko dituzte.

k) Irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorrita, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman, jakinarazi eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza ekiditeko ere, inbertsioak gauzatzeko prozeduretan.

l) Onuradunek men egin beharko diete Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Espainiako zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz arituko dira, elkarlanean, hala Espainiako nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

m) Dokumentuak kontserbatzea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2 f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, EBren Finantza Erregelamenduaren 132. artikuluarekin bat etorriz.

n) Dirulaguntza emateko nahitaezkoa izanen da onuradunek konpromisoa hartzea, idatziz, informazioaren gainean behar diren eskubideak eta sarbideak lagatzeko, bermatze aldera Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintaritza nazional eskudunek beren egitekoak egin ditzaketela, hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuaren e) letran ezarritakoarekin bat.

o) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

16. oinarria–Ez-betetzeak eta dirulaguntzaren itzulketa.

1. Baldin eta oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena) eratorritako printzipioak eta betebeharrak betetzen ez badira, edo ez bada betetzen beste edozein alderditan eta aplikatzekoa den Europar Batasuneko gainerako araudian ezarritakoa, eta, bereziki, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, kasua zein den, dirulaguntza itzuli beharko da, aipatu foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Onuradunak honako hauek ez betetzearen ondorioz eginen da itzulketa osoa:

a) Eskatutako baldintzak edo betekizunak faltsutzea edo ukoa ekarriko luketenak ezkutatzea.

b) Dirulaguntza ematea justifikatzen duen xedea erabat ez betetzea.

c) Administrazioak finantzak kontrolatzeko eta egiaztatzeko egiten dituen jarduketei uko egitea, aurka egitea edo oztopoak jartzea.

d) DNSH printzipioa ez betetzea, hau da, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa.

Oinarri hauetan jasotako gainerako betebeharrak ez betetzeak itzulketa partzialak eragiten ahalko ditu, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz.

3. Entitate onuradunaren betetze-maila nabarmen gerturatzen zaionean jardueraren erabateko betetze-mailari, eta onuradunak argi eta garbi frogatzen badu hartutako konpromisoak betetzeko ahaleginak egiten ari dela, instrukzio organoak aurrez emanen duen txostenaren bidez zehaztuko da jaso beharreko zenbatekoa, edo, kasua zein den, itzuli beharrekoa, betiere proportzionaltasun-irizpidearekin bat.

Betetze nabarmena izanen da, baldin eta gauzatutakoak onura publikoa badu oinarri hauetan ezarritako xederako. Kasu horretan, gastu diruz lagungarriaren zer portzentaje gauzatu eta justifikatu den, horren baliokidea den laguntzaren portzentajea jasotzen ahalko du onuradunak soilik.

4. Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioa egin ondoren; horrek ekarriko du, kasua bada, jasotako dirulaguntza osorik edo zati batean itzuli beharra, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaindu beharra ere, dirulaguntza ordaintzen denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.

17. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa (42. artikulua eta hurrengoak) aplikatuko da.

2. Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoa izanen da.

18. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Laguntza hauek ez dira bateragarriak beste jarduketa batzuekin baldin eta Europako funtsen esleipen irmoa badute laguntza eskatzen den egunean indarrean dagoen finantza-programazioaren esparruan, edo Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketa badute, harekin sinatutako hitzarmen edo protokolo baten barnean daudelako.

Laguntza hauen bidez emandako finantzaketa ez da bateragarria Europar Batasuneko egiturazko beste funts batzuen baterako finantzaketarekin, ezta xede bereko jarduketekin ere, jarduketa horiek Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planaren finantzaketa badute.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, nazionalak nahiz atzerrikoak izan, emandako beste laguntza eta dirulaguntza batzuekin, salbu eta aurreko paragrafoan aipatutakoekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Toki entitateak aitortu beharko du zer laguntza edo dirulaguntza lortu edo eskatu duen deialdi honetara aurkezten dituen jarduketak finantzatzeko, bai eskaera formalizatzeko unean, bai hori gertatzen den ondorengo edozein unetan.

2. Dirulaguntza hauen eskatzaileak edo onuradunak inbertsioa finantzatzeko beste diru-sarrera, laguntza edo dirulaguntza batzuk baditu, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Dirulaguntzak eman aurreko fasean. Inbertsioaren aurrekontu diruz lagungarria proiektatutako inbertsioaren gauzatze materialari dagokiona izanen da, emandako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuen zenbatekoa kenduta.

b) Beste laguntza eta dirulaguntza batzuk dagokion deialdia ebatzi ondoren ematen badira, bi ekarpenek inbertsioaren gauzatze materialaren kostua gainditzen dutenean soilik murriztuko da dirulaguntza.

19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan xedatutakoarekin, emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Nafarroako Gobernuaren http://www.nafarroa.eus webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Gainera, laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

20. oinarria.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan berariaz aurreikusi gabeko alderdiei dagokienez, dirulaguntza honi aplikatu beharreko Europar Batasuneko, Estatuko eta Foru Komunitateko araudian xedatutakoa aplikatuko da, oinarri arautzaile hauen 2. oinarrian adierazitakoaren arabera.

21. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedaturikoarekin bat.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA. NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZA, SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOAK (NEXT GENERATION EB) FINANTZATUTA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Jauna/andrea:

NANa:

Helbidea:

Herria:

PKa:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Entitate hau ordezkatuz:

Entitatearen izena:

IFZa:

Egoitza soziala:

Herria:

PKa:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

DIRULAGUNTZA-ESKAERA, ..................................................................................... inbertsiorako, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren 2025eko ..............aren .......(e)ko .........../2025 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriekin bat (2025eko ........ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..................aren .....(e)koa).

Inbertsioari buruzko informazioa:

1. Laguntzaren xede den inbertsioaren izenburua

2. Jarduketa nagusien deskribapena eta aurrekontua (BEZa kanpo):

Jarduketaren deskribapena

Aurrekontua

euro

Aurrekontua, guztira:

euro

Eskatzen den dirulaguntza:

euro

–Uraren goi-horniduraren digitalizazioa (BAI/EZ)

  • Harguneak (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:
  • EUA (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:
  • Biltegiak (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:
  • Ponpaketak (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:

–Uraren behe-horniduraren digitalizazioa (BAI/EZ)

  • Sektorizazioa (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:
  • Etxeetako kontagailuak (BAI/EZ):
    • Jarri beharreko kontagailu digitalen kopurua:
    • Biztanleria osoaren %:

–Datuak transmititzeko sistema:

–Datuak kudeatzeko aplikazio informatiko mota:

–Gardentasuna sustatzearen aldeko ekarpena proiektuan, uraren erabilerari eta uraren hiri-zikloaren kudeaketari dagokienez, eta partaidetza publikoaren, gobernantzaren eta uraren zikloa digitalizatzeko PERTEaren gainerako helburuen aldekoa:

–Jarduketaren aldian behingo ebaluazio neurriak eta jarraipena proiektua gauzatu ondoren, bai eta adierazleen eta emaitzen gainean, eta proiektuaren kudeaketa moldagarria ere (egiteko asmoa izanez gero):

–Emaitzei luzaroan eusteko aukera eta proiektua ezarpen epearen ostean mantentzeko bermeak:

3. B jarduketaren proiektu teknikoaren egoera (markatu dagokion laukia):

Idatzita, eta baditu baimen sektorialak (edo ez dira behar).

Idatzita, baimen sektorialik gabe.

Hasi gabe edo idazteko prozesuan.

4. Honako dokumentazio hau eransten da (markatu dagokiona):

10.3.d) oinarrian adierazitako memoria tekniko baloratua edo proiektua.

Baldintzak betetzeari buruzko ziurtagiria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

Erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

SEEParen jarduketak gauzatzeari buruzko konpromisoaren adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

Datuak laga eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduerak gauzatzeari dagokionez, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

Berariazko sarbide baimena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko agintariei, VI. eranskineko ereduaren araberakoa.

Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez zaiela kalte nabarmenik eraginen (DNSH printzipioa) sei ingurumen-helburuei, bat etorriz 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluarekin (VII. eranskineko ereduaren arabera).

Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Toki entitateko alkatea edo burua

Sinatua: ................................................

(Alkate edo buruaren sinadura)

II. ERANSKINA.–BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKO ZIURTAGIRIA

NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Izen-abizenak: ................................................................................................................................., (NANa: ................................), entitate honen idazkari gisa: .............................................................. (IFKa: ........................................, helbidea: ........................................................, jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ...........................................................................................................................),

ZIURTATZEN DU:

Toki entitateak baduela horniduraren arloko eskumena eskatzen diren digitalizazio inbertsioak gauzatzeko.

Eskaeran eta harekin batera doazen dokumentuetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla, eta dirulaguntzaren eskaera sinatzen duenak horretarako eskumena duela.

Entitateak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.

Aipatutako entitateak egunean dituela dagozkion tributu-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordaindu zain dagoen zorrik ez duela Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekin.

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak ez direla hasi 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen.

[Aukeratu bi hauetako bat]

Aipatutako entitateak ez duela jaso edo ez zaiola eman laguntza publiko eta/edo pribaturik, ez nazionalik ez nazioartekorik.

Aipatutako entitateak inbertsiorako laguntza publiko eta/edo pribatu hauek jaso dituela edo onartu zaizkiola (erakundea: ….…; kontzeptua: ….….….; zenbatekoa ….….…..).

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Idazkaria

Sinatua: .............................................................

(Idazkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)

III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Izen-abizenak:................................................................................................................................. (NANa: ................................), entitate honen alkate edo buru gisa: ......................................................... (IFKa: ........................................, helbidea: ............................................................, jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .............................................................................................................),

Erantzukizunez adierazten dut:

Entitateak deialdiaren oinarriak onartzen dituela, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren betekizunak betetzen dituela eta hori frogatzeko agiriak dituela; agiriok Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari emanen zaizkio, horretarako eskaera egiten denean.

Toki entitateak, esleipendun suertatuz gero, konpromisoa hartzen duela jarduketak gauzatzeko eta ondoren ustiatzeko, bai eta horiek zaintzeko eta mantentzeko ere.

Toki entitateak konpromisoa hartzen duela eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) berrerabili, birziklatu edo berreskuratuko duela bermatzeko.

Toki entitateak konpromisoa hartzen duela energia-kontsumoari dagokionez dagoen teknologiaren aldetik eta osagaien birziklagarritasunaren aldetik eskuragarri dauden ekipo eta ekipamendu teknologiko onenak hautatu eta erabiliko direla bermatzeko, bai eta ekipoak prestaketa eta tratamendu egokia jasoko dutela ere, bizitza baliagarriaren amaieran berrerabiltzeko, berreskuratzeko edo birziklatzeko eragiketetarako, fluido guztiak ezabatzea eta tratamendu bat barne.

Toki entitateak konpromisoa hartzen du aurkeztutako proiektuaren ondorioz detektatzen diren galera errealak murrizte aldera jarduteko.

Entitateak konpromisoa hartzen du deialdi honen bidez diruz laguntzen ez den inbertsioaren zatia finantzatzeko.

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Alkate edo burua

Sinatua: ...................................................

(Alkatearen edo buruaren sinadura eta entitatearen zigilua)

IV. ERANSKINA.–KONPROMISOAREN ADIERAZPENA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKOA

KONPROMISOA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZ

(Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan jasotako ereduaren arabera)

Izen-abizenak: .................................................................................................................................. (NANa: ................................), entitate honen alkate edo buru gisa: ............................................................... (IFKa: ........................................ eta helbide fiskala: ............................................................), "Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea" delako 5. osagaian definitutako helburuak lortzeari begirako jarduketen garapenean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jatorri duten baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun gisa, aditzera ematen du ordezkatzen duen pertsonak/entitateak konpromisoa duela, konpromiso zorrotza eduki ere, arau juridikoak, etikoak eta moralak hertsiki betetzeko, eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko dituela iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu eta atzemateko, eta, kasua bada, bidezko den agintariari jakinaraziko dizkiola atzemandako ez-betetzeak.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Alkate edo burua

Sinatua: ...................................................

(Alkatearen edo buruaren sinadura eta entitatearen zigilua)

V. ERANSKINA.–ADIERAZPEN EREDUA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEAREKIN LOTURIKO DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKOA

NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Izen-abizenak: ................................................................................................................................. (NANa: ................................), entitate honen alkate edo buru gisa: .......................................................... (IFKa:........................................ eta helbidea: ............................................................), "Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea" delako 5. osagaian definitutako helburuak lortzeari begirako jarduketen garapenean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jatorri duten baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun gisa, aditzera ematen du, ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko honako apartatu hauek (erregelamendu horren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zen):

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i.–Funtsen azken hartzailearen izena;

ii.–Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iii.–Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan erreforma- eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita.

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak Batasuneko estatuek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkion kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Alkate edo burua

Sinatua: ...................................................

(Alkatearen edo buruaren sinadura eta entitatearen zigilua)

VI. ERANSKINA.–BERARIAZKO BAIMENA SARBIDEA EMATEKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANEKO AGINTARIEI

NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ENTITATEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Izen-abizenak: .................................................................................................................................(NANa .................................), entitate honen alkate edo buru gisa: ........................................................, eta entitate horren izenean eta hura ordezkatuz aritzeko nahikoa ahalmena dudala, honen bidez,

behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditut bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumeneko eginkizunak egin ditzaten Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Alkate edo burua

Sinatua: ...................................................

(Alkatearen edo buruaren sinadura eta entitatearen zigilua)

VII. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA, ADIERAZTEN DUENA EZ ZAIELA KALTE NABARMENIK ERAGINEN (DNSH PRINTZIPIOA) INGURUMEN-ARLOKO SEI HELBURUEI, BAT ETORRIZ 2020/852 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREKIN

Izen-abizenak: ................................................................................................................................. (NANa .................................), entitate honen alkate edo buru gisa: ......................................................... (IFKa: .......................), Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdian eskatutako inbertsioari dagokionez (deialdia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak –Next Generation EB– finantzatzen du),

ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:

Ordezkatzen dudan entitate eskatzaileak, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai bizitza baliagarriaren amaieran, bete eginen duela DNSH printzipioa, hots, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduak eskatzen duena, eta hortaz:

1. EZ DIE KALTE NABARMENIK ERAGITEN 2020/852(2) EB Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren SEI INGURUMEN-HELBURUEI, honakoei alegia:

a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.

b) Klima-aldaketara egokitzea. Jarduera batek klima-aldaketara egokitzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.

c) Baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarria eta babesa. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.

d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia gabezia ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu, edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.

e) Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta nabarmen areagotzen badu atmosferara, uretara edo lurzorura isuritako kutsatzaileen kopurua.

f) Biodibertsitatearen eta ekosistemen babesa eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.

2. ENTITATE ESKATZAILEAK EZ DU BETETZEN JARDUERA BAZTERTURIK, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.

Hauek dira jarduera baztertuak:

–Petrolio findegiak.

–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.

–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.

–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).

–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).

–EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).

3. ENTITATE ESKATZAILEAK AURREIKUSTEN DU PROIEKTUAK EZ DUELA ZUZENEKO ONDORIORIK IZANEN INGURUMENEAN, EZ ETA ZEHARKAKO ONDORIO PRIMARIORIK ERE, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.

..........................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Alkate edo burua

Sinatua: ...................................................

(Alkatearen edo buruaren sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: F2506734