112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hitzarmenak hainbat erakunderekin

Baztango Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren adierazten diren hitzarmenak onetsi zituen:

8. akordioa: lankidetza-hitzarmena Udalbiltza partzuergoarekin, "Geuretik sortuak" proiekturako.

9. akordioa: Estatuko Administrazio Orokorraren (Lurralde Politikako Ministerioa) eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea, "Administrazioa zugandik gertu" proiektua abian jartzeko.

Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.

Baztanen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2507649