112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Gartzaingo 14. poligonoko 203. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 7. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Gartzaingo (Baztan) 14. poligonoko 203. partzelako hiri-jarduketarako plan berezia, Saioa Elicegui Saharreak, Aritz Elicegui Saharreak eta Amaia Saharrea Arreguik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2507646