112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko familia-langileen plaza huts bat. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Alkatetzaren martxoaren 25eko 981/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdi bat eta hura arautzeko oinarriak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako familia-langileen plaza huts bat (D maila). Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean.

Behin bukaturik hautapen-prozesu horretan aurkezteko epea, eta behin egiaztaturik ez dela aurkeztu parte hartzeko eskabiderik, bidezkoa da deklaratzea, maiatzaren 13ko 1914/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi dela deialdiko lanpostua.

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehena.–Deklaratzea deialdiko plazak bete gabe utzi direla, ez delako izangairik aurkeztu parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean; zehazki, honako honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako familia-langileen lau plaza huts (D maila).

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2506959