2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, "Santas Reliquias" haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
San Adriango Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 13ko 188/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau
EBAZTEN DU:
"Lehenengoa.–Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onestea "Santas Reliquias" haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdian. Hona hemen:
Onartuak:
MARÍA YOLANDA DEL RINCÓN SÁENZ
ISABEL SÁENZ MORENO
Baztertuak:
MARÍA PILAR PASCUAL MONROY
Baztertzeko arrazoia: ez da San Adriango Udaleko langile finkoa (2.1 a) oinarria).
Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak modu telematikoan aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Horretarako, San Adriango Udalaren erregistro orokor elektronikoa erabiliko dute.
Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta San Adriango Udalaren web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan".
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen, ebazpen honen aurka, tramiteko egintza bat denez, ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu, deusetan ukatu gabe Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatzen dena. Egokitzat jotzen dena alega daiteke, eta zuzenketak aurkeztu, ebazpen hau argitaratu eta hamar egun balioduneko epean.
San Adrianen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506950