2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
25-00472 gora jotzeko errekurtsoa, udaltzain-agentearen lanposturako deialdiari buruz
Honen bide, aditzera ematen da ezen 25-00472 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2025eko urtarrilaren 22an harturiko erabaki baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat Berriozarko Udalean eta Antsoaingo Udalean udaltzain-agenteen bina plaza betetzeko.
Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2506992