112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Deialdia, Udaltzaingo Zerbitzuko agente izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. 8. eta 9. oinarriak aldatzea

Alkatetzaren 2025eko otsailaren 11ko ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Udaltzaingoko Zerbitzuko agente izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdia argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.

Akatsa atzeman da Beriaingo Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren 8. eta 9. oinarrietan, eta, hortaz, zuzendu egiten da, honako paragrafo hau erantsita 8.3 oinarriari:

"Hirugarrena.–Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proban 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 10 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proba fisikoak gehi proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak. Gaitasun psikoteknikoa neurtzeko proba hau egitera, gehienez txanda irekiko 20 izangairi deituko zaie. Hortaz, baldin txanda horretan proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu eta proba fisikoetan "gai" atera dutenak kopuru hori baino gehiago badira, proba teorikoan kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira. Proba teorikoa eta proba fisikoak gainditu dituzten igoera-txandako izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak".

Aurreko oinarrietako hirugarren proba laugarrena izatera iraganen da.

Orobat, paragrafo hau gehitzen zaio 9. oinarriari:

"9.2.1. Gaitasun psikoteknikoaren proban 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko da proba honetan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituen izangaia".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2025eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2507274