1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
175E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita Tuterako udal mugartean bistako adreilua fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Ebrosa SA da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 2514/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 219E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.
Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 30eko 423E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua aldatu zen, instalazioa ixteko baldintzak ezartzeko.
2022ko uztailaren 11n, titularrak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen, non adierazi baitzuen instalazioa itxirik zegoela, gainerako dokumentazioarekin batera, ingurumen baimen integratua iraungi ahal izateko.
Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 31ko 102E/2023 Ebazpenaren bidez, instalazioaren kokalekuko lurzorua sailkatu zen lurzoru ez-kutsatu eta hondatu gisa.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Iraungitzea Tuterako udal mugartean bistako adreilua fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Ebrosa SA da.
Bigarrena.–Zentroak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa duen inskripzioa kentzea (15P02232020022005 zenbakia).
Hirugarrena.–Atmosferara isurketak egiteko baimena kentzea (15AEA232020022016 zenbakia).
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ebrosa SAra, Tuterako Udalera, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura eta NILSAra.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2506809