Iragarkia
112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
302/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Laguntza programaren deialdia onesten duena. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan hezkuntza emozionala lantzea eta tratu ona sustatzea da programa horren xedea.
Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa da aspalditik. Bizikidetza Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat zera da, hezkuntza komunitateko sektore guztiei gai hauen alorrean aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken ebazpena.
2015. urteaz geroztik, aholkularitzak Laguntza programa sustatzen du hezkuntzaren esparruan, gatazkak horiek kudeatzea zailtzen duen eztanda eta sufrimendu fasera ailegatu aurretik konpontzeko prestakuntza emateko. Horretarako, ondoezaren kontzeptuari zentzurik zabalenetik egin behar zaio aurre; hala, minarekin, talde kohesiorik ezarekin eta enpatia eta asertibitate faltarekin lotutako emozio guztien multzotzat jotzeaz gainera, errespeturik gabeko bizipenak ere kontuan hartu behar dira arazo horri heltzeko.
Urte hartatik aurrera ezarritako lan eta funtzionamendu estrategien artean, eta hurrengo ikasturteetarako ere planteatu direnak, ikasgeletan hezkuntza emozionalaren inguruko dinamikak eta hezkuntza baliabideak txertatzea dago, 2019-2020 ikasturtetik aurrera egindako Laguntza programaren berrikuspenaren eta pilotatzearen ondorioz.
Esperientzia eta hausnarketa horretatik ondorioztatzen da komenigarria dela jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.
Bizikidetza honela ulertu behar da: elkarrekin eratzen den hezkuntza prozesu bat, non pertsona guztiek elkar aberasten duten, eta bakoitzak bere ekarpen propioak egiten dituen. Prozesu horretan, ikastetxeen lana funtsezkoa da, eta topaketa eta desadostasun prozesuak erregulatzea egokitzat jotzen duten irakasle sentikor eta kontzientziatuak behar dituzte.
Aurrekoa indartzeko, Maite Garaigordobilek 2022-23 ikasturtean egindako "Bullyinga eta cyberbullyinga Foru Komunitatean: ikasle biktimen, erasotzaileen eta behatzaileen prebalentziaren azterketa epidemiologikoa" azterlanak ondorioztatzen du, besteak beste, hezkuntza sozioemozionala sistematikoki landu behar dela.
Testuinguru horretan, Laguntza programak ia hamar urte daramatza irakasleak gaitzen, ikasleak kontzientziatzen, ikasleak trebatzen eta hezkuntza komunitatearekin lan egiten.
Gorago aipatu bezala, 2020-21, 2021-22 eta 2022-23 ikasturteetan Laguntza programa berrikusi egin zen, pilotatze baten bidez, ikastetxe jakin batzuetan; ikastetxe horiek hezkuntza komunitate osoa inplikatzean oinarritutako eraldaketa prozesu pedagogiko batean sartzea zuten hobekuntza proposamen gisa, komunitatearen identitate propioan eta hezkuntza proiektuan errotze aldera. Aldi horren barruan, eta abuztuaren 30eko 359/2021 Ebazpenaren bidez, Laguntza programa onartu zen, egungo formatuan.
Pilotatzearen ondoren, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapetan Laguntza programaren garapenaren ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa egin zen. Ebaluazio horretan, hezkuntza komunitateak programarekiko gogobetetasuna eta erabilgarritasuna adierazi zituen. Gainera, programa zenbait kongresu nazionaletan aurkeztu da, eta erreferentea da estatu mailan.
Gaur egun, Laguntza programak prestakuntza prozesu pertsonal eta profesionala bultzatzen jarraitzen du Laguntza programaren talde eragilearentzat, ikastetxeko bizikidetza batzordea ordezkatuta dagoen ikastetxean.
Era berean, irakasle taldeak hasierako prestakuntza horretan parte hartzen du, eta Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzak etengabeko jarraipena egiten du.
Prestakuntza prozesuan parte hartzeko, urtero deialdia egiten zaie Haur eta Lehen Hezkuntzako 15 ikastetxeri.
I. eranskinean zehazten dira Laguntza programarako deialdiaren oinarriak, hezkuntza emozionalerako eta tratu onerako proiektua garatzeko ez ezik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan bizikidetza hobetzeko ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko Laguntza programaren deialdia onartzea, I. eranskinaren arabera.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA
1. Norentzat.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak.
2. Baldintzak.
1.–Klaustroko irakasleen gutxienez %66k onetsi beharko dute.
2.–Eskola kontseiluak gehiengo soilez onetsi behar du.
3.–Zuzendaritza talde osoak prestakuntza jaso behar du.
4.–Ezinbestekoa izanen da talde eragile bat egotea, zuzendaritza taldeko pertsona batekin, etapa bakoitzeko pertsona batekin eta Bizikidetza Batzordeko pertsona batekin.
5.–Hiru prestakuntza ikasturteko konpromisoa hartu behar da:
–Lehen maila:
- Talde eragilea: 12 orduko prestakuntza espezifikoa gehi beste 14 orduko prestakuntza irakasle taldearekin batera. Guztira, 26 ordu.
- Irakasle taldea: 14 ordu prestakuntzan. Guztira, 14 ordu.
–Bigarren maila:
- Talde eragilea: 12 orduko prestakuntza (zuzendaritza taldearen presentzia ezinbestekoa da prestakuntza fase horretan, Laguntza programazioa ikastetxeko urteko programazio orokorrean islatu behar baita). Sortu beharreko programazioa landuko dugu fase honetan, eta ikastetxean abiarazi beharreko Laguntza programazioa entregatuko da ikasturte hondarrean (II. eranskina). Prestakuntza espezifiko horri beste 14 prestakuntza ordu gehituko zaizkio, irakasle taldearekin batera. Guztira, 26 ordu.
- Irakasle taldea: 14 ordu prestakuntzan. Guztira, 14 ordu.
–Hirugarren maila:
- Prestakuntza prozesua akitzeko eta Laguntza ikastetxe bihurtzeko, prestakuntza osagarri bat egin beharko da. Prestakuntza osagarri horrek 12 eta 25 ordu bitarteko iraupena izan dezake.
- Prestakuntza horren kudeaketa Bizikidetza Aholkularitzaren medioz eskatuko da.
Prestakuntza prozesu osoan zehar, ikastetxeak Bizikidetza Aholkularitzako aholkulari bat izanen du eskura prozesuari eta horren ondoriozko premiei buruz kontsultarik izanez gero. Prestakuntza prozesuko ikasturte bakoitzean, gutxienez hiru topaketa eginen dituzte aholkulariak eta ikastetxe parte-hartzaile bakoitzak.
Era berean, prestakuntzako lehen bi urteetan, Laguntza programan prestakuntza eta esperientzia duten irakasleen tutoretza jasotzen ahalko dute ikastetxe parte-hartzaileek, dagokion ebazpenak ezartzen dituen baldintzen arabera.
Tutoretza hori ikastetxe parte-hartzailearen nahiz tutorearen eskola-ordutegitik kanpo eginen da.
Prestakuntzak irauten duen hiru ikasturteetan, ikastetxe publikoek astean ordubete izanen dute plantillan Laguntza programa koordinatzeko.
Ordu hori erabiltzen ahalko dute Laguntza programaren prestakuntza 2025-2026 ikasturtean hasiko duten ikastetxeek, baita prestakuntza 2024-2025 ikasturtean hasi zutenek ere. Prestakuntza horren aurreko ikasturteetan hasi zuten ikastetxeek ez dute koordinazio-ordu hori eskura izanen.
3. Hautatzeko irizpideak.
1.–Titulartasuna. %80, ikastetxe publikoak; %20, itunpeko ikastetxeak. Eskatutako plazak ez badira iristen titulartasun bakoitzerako ezarritako ehunekora, ikastetxe interesdunek –duten titulartasuna edozein dela ere– plaza horiek eskuratzeko aukera izanen dute.
2.–Eskola bizikidetzarekin lotutako jardunbideetan esperientzia egiaztatua izatea.
–Aldez aurreko prestakuntza instituzionala izatea honako hauetan: bizikidetza positiboa sustatzea, gatazken kudeaketa baketsua, hezkuntza sozioemozionaleko programak, jazarpenaren/ziberjazarpenaren prebentzioa edo bizikidetzarekin lotutako bestelako prestakuntzak. Gehienez bost puntu.
–Bizikidetzarekin eta tratu onarekin zerikusia duten esku hartzeko proiektuak eta programak. Gehienez bost puntu.
3.–Ikastetxea aurreko deialdietan aukeratu ez izana eta berriro deialdian parte hartzea. Gehienez hiru puntu.
4.–Ikastetxeak zergatik eskatu duen programan sartzeko. Gehienez bost puntu.
4. Talde eragileen funtzioak.
Oro har, funtzioak honako hauek izanen dira:
–Tratu onaren sustapena bultzatu eta ezarriko dute ikasgeletan, baita hezkuntza emozionalaren garapena ere.
–Klaustroaren sentsibilizazio eta kontzientziazio prozesua koordinatuko dute, irakasleek batera lan egin dezaten ikasgeletako eta hezkuntza komunitateko bizikidetza hobetzeko helburu komunaren alde.
–Ikastetxea aldatzeko eta eraldatzeko prozesuari ekitea eta prozesu horren buru izatea.
–Ikastetxean Laguntza programazioa egitea, garatzea eta ebaluatzea.
–Bizikidetza Aholkularitzarekin eta tutoreekin koordinatzea, hala badagokio.
Talde eragilearen barruan, kideetako batek Laguntza programaren koordinatzaile-rola hartuko du.
5. Prestakuntza prozesua honelakoa izanen da.
–Talde eragilearentzako prestakuntza.
- Lehenengo urteko edukiak:
- Hezkuntza sozioemozionala eta balioetan oinarritutakoa.
- Bizikidetza eta diziplina positiboa.
- Disrupzioa eta jazarpena.
- Lidergo estrategiak.
- Bigarren urteko edukiak:
- Laguntza programaren lidergoa ikastetxean: ildo estrategikoak garatzea.
–Irakasle taldearentzako prestakuntza.
- Lehenengo urteko edukiak:
- Ekologia emozionalaren eredua: teoria eta bizipena. Bizipenen inguruko prestakuntza.
- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako tresnen maleta: teoria eta praktika.
- Bigarren urteko edukiak:
- Ikasgelaren kudeaketa: jokabidea eta testuingurua. Diziplina positiboa.
- Disrupzioari eta jazarpenari aurre egitea eta prebenitzea.
- Familiekiko harremanak.
–Prestakuntza presentziala eta online formatua erabiliko dira.
–Lehenengo eta bigarren urteko prestakuntza saioak lehenengo lauhilekoan izanen dira talde eragilearentzat. Irakasle taldearentzat, talde eragilearekin batera, bigarren lauhilekoan izanen dira.
–Prestakuntza orduak kalkulatzeko, alderdi teorikoa nahiz praktikoa zenbatetsi dira. Alderdi praktikoaren garapenak aurreikusitakoa baino denbora gehiago eskatzen badu, denbora hori ziurtagiriko orduen guztizkoari gehituko zaio.
–Hirugarren ikasturtean, hezkuntza komunitatearen tratu onarekin eta ongizate emozionalarekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza jasotzeko aukera egonen da, 12 eta 25 ordu bitarteko prestakuntzen bidez, hala nola:
- Bitartekaritza, berdinkideen arteko babesa eta/edo lehengoratze jardunbideak.
- Hezkuntza sozioemozionaleko tresnetan sakontzea: maletatxoak, Laguntza programako tresnak eta beste batzuk.
- Diziplina positiboan sakontzea.
- Hezkuntza komunitate osoa txertatzea (familiak, haurtzaro sareetako lana, elkarrizketa tertuliak, komunitatearen partaidetza).
- Emozioen eta ikasgelaren kudeaketa.
- Ziberbizikidetza. Berdinkideen arteko harremana sareetan eta ziberjazarpenaren prebentzioa.
- Jazarpeneko eta ziberjazarpeneko egoerei aurre egitea.
- Familiekiko eta/edo komunitatearekiko harremanetan eta komunikazioan sakontzea.
- Ikastetxeak Bizikidetza Aholkularitzarekin adostutako beste proposamen batzuk.
Ikastetxeak ezin badu hirugarren ikasturteari dagokion prestakuntza osorik edo zati batean garatu, ondoko bi ikasturteetako batean egiten ahalko du, Bizikidetza Aholkularitzarekin adostu ondotik.
6. Eskaerak egiteko epea.
Izen emateak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturalekoa izanen da. Horretarako, ikastetxe interesdunek inskribapen orria (III. eranskina) behar bezala beteta bidali beharko dute Elkarbizitzarako Aholkularitza Bulegora (convive@navarra.es).
II. ERANSKINA.–IKASTETXEKO LAGUNTZA PROGRAMAZIOA
1. ildo estrategikoa: Laguntza programa ikastetxearen hezkuntza proiektuan (IHP), urteko programazio orokorrean (UPO), Bizikidetza Planean (BP), Inklusio Planean (IP) eta Hezkidetza Planean (HP). Ebaluazioa. |
1.1. Ikastetxean Laguntza programaren helburu orokorrak eta espezifikoak zehaztea. |
1.2. Laguntza programa Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan. |
1.3. Laguntza programa Urteko Programazio Orokorrean. |
1.4. Laguntza programa Bizikidetza Planean. |
1.5. Laguntza programa Inklusio Planean. |
1.6. Laguntza programa Hezkidetza Planean. |
1.7. Laguntza programaren ebaluazioa. |
2. ildo estrategikoa: irakasle taldearen prestakuntza, inplikazioa eta ongizate emozionala. |
2.1. Ikastetxeari lotutako irakasle berrien harrera plana. |
2.2. Laguntza programa ikastetxean hedatzea (1.2rekin lotuta). |
2.3. Irakasle taldearentzako prestakuntza-saioak eta -materialak prestatzea. |
3. ildo estrategikoa: ikastetxean Laguntza ikusaraztea eta ikasleekin aplikatzea. |
3.1. Web-orrian gune bat sortzea. |
3.2. Ikasgelako jarduerak programatzea eta denboran kokatzea. |
3.3. Ikastetxe osorako jarduerak programatzea eta denboran kokatzea. |
3.4. Ikastetxeko guneen garrantzia eta erabilera. |
3.5. Jarduerak programatzea eta denborak esleitzea, komunitatearekin/herriarekin sinergian. |
4. ildo estrategikoa: familiei Laguntza programaren berri ematea eta hartan inplikatzea. |
4.1. Ikastetxearen eta familien arteko harremana definitzea. |
4.2. Proiektuaren berri emateko eta hartan parte hartzeko uneak definitzea. |
4.3. Komunikazio bideak definitzea. |
4.4. Familiek eskura duten informazio eta dokumentazio garrantzitsua definitzea. |
4.4. Laguntza programaren curriculumeko eta curriculumetik kanpoko jardueretan parte hartzea definitzea. |
III. ERANSKINA.–(*) "LAGUNTZA" PROGRAMAN SARTZEKO ESKABIDEA
......................................................................................................................................... jauna/andrea, ikastetxe honetako zuzendari naizen aldetik: ................................................................................ eta haren izenean,
ESKATZEN DUT ikastetxe hau onartua izan dadila Laguntza programan, 2025-26, 2026-27 eta 2027-2028 ikasturteetan gure ikastetxean hezkuntza sozioemozionala lantzeko.
IKASTETXEAK KONTUAN HARTU BEHARREKO EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK:
–Ikastetxearen titulartasuna: ..................................................................................................................
–Ikastetxearen neurria: ............................................................................................................................
- Ikastetxeko irakasleen kopurua: .................................................................................................
- Ikastetxeko ikasleen kopurua: .......................................................................................................
–Bizikidetza mailan hautemandako beharrak: ...........................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
–Aldez aurreko prestakuntza instituzionala izatea honako hauetan: bizikidetza positiboa sustatzea, gatazken kudeaketa baketsua, hezkuntza sozioemozionaleko programak, jazarpenaren/ziberjazarpenaren prebentzioa edo bizikidetzarekin lotutako bestelako prestakuntzak.
- .........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
–Bizikidetzarekin eta tratu onarekin zerikusia duten esku hartzeko proiektuak eta programak.
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
–Ikastetxeak eskatu zuen 2024-2025 ikasturterako Laguntza programaren prestakuntzan sartzea?
- Bai
- Ez
–Ikastetxeak zergatik eskatu duen programan sartzeko.
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
IKASTETXEAK HARTZEN DITUEN KONPROMISOAK:
Horretarako, eta ikastetxea hautatu ahal izateko, datu hauek idatzi behar dira (adierazi X batekin behar dena):
Zuzendaritza taldeak konpromisoa hartzen du programaren talde eragilea (**) gidatzeko eta bertan parte hartzeko.
Zuzendaritza taldeak eta talde eragileak konpromisoa hartzen dute Laguntza programako hiru urteko prestakuntza zuzentzeko eta hartan parte hartzeko, bai eta bigarren urtearen hondarrean programazioa entregatzeko ere, II. eranskinaren arabera.
Irakasleen klaustroari kontsulta egin zaio, eta ados dago programan parte hartzearekin; % .............. dago alde. Gutxienez %66koa izan behar du.
Talde eragileari jakinarazi egin zaio eta ados dago programako lehen bi urteetako bakoitzean prestakuntza espezifikoko 12 ordu egitearekin eta irakasleekin batera 14 ordu sartzearekin.
Irakasleen edo tutoreen irakasle taldeari jakinarazi egin zaio eta ados dago programa garatzeko beharrezko prestakuntza jasotzearekin (14 ordu programaren lehen bi urteetako bakoitzean).
Talde eragileak koordinatzaile bat izanen du, programa aplikatzeaz arduratuko dena. Koordinatzaile horren izena hauxe da: ................................................................................................................
Hauxe da haren lanpostua: .....................................................................................................................
Talde eragileak klaustroaren sentsibilizazio eta kontzientziazio prozesua koordinatzeko konpromisoa hartzen du, ikasgeletan eta komunitatean bizikidetza hobetzeko elkarrekin lan egiteko.
Talde eragileak ikastetxearen eraldaketa prozesua hasteko eta zuzentzeko konpromisoa hartzen du.
Eskola kontseiluak balorazio positiboa egin dio programan parte hartzeari, ehuneko honetan: % ............ (adierazi ehunekoa).
Ikastetxeak programa hori ikastetxearen urteko programazioan (UPO) sartuko du prestakuntzaren lehen bi urteetan.
Ikastetxeak programa hori ikastetxearen hezkuntza proiektuan (IHP) sartuko du prestakuntzaren lehen bi urteetan.
Ikastetxeak programa hori ikastetxearen Bizikidetza Planean (BP) sartuko du prestakuntzaren lehen bi urteetan.
Ikastetxeak programa hori ikastetxearen Inklusio Planean (IP) sartuko du prestakuntza aldian.
Ikastetxeak programa hori ikastetxearen Hezkidetza Identitatearen Planean (HIP) sartuko du prestakuntza aldian.
Programa abiarazteko bi ikasturteak bukatu ondoren, ikastetxeak hurrengo ikasturterako lan plana entregatuko du, eta bertan garatu beharreko prestakuntza jasoko da.
Ikastetxeak programan sartzea lortzen badu, konpromisoa hartzen du bere proiektu zehatza gauzatzeko, ezarritako epeetan eta ezarritako jarduerak eginez.
Iruñean, ...................(e)ko ................aren ..............(e)(a)n.
Sinatua: ikastetxeko zuzendaria
(*) Bidali inprimaki hau helbide honetara: convive@navarra.es
(**) Komeni da ikastetxeko talde eragilea honako kide hauez osatuta egotea, gutxienez:
–Zuzendaritza taldeko pertsona bat.
–Ziklo bakoitzeko pertsona bat.
–Bizikidetza Batzordeko pertsona bat.
Iragarkiaren kodea: F2507246
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
