112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

991/2025 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinaren bidez honako ebazpen honek duen akatsa zuzentzen baita: 808/2025 Ebazpena, 2025eko apirilaren 16koa, Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu batzuk betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko apirilaren 16an emandako 808/2025 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu batzuk betetzeko lehiaketarako deia egin zen (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2025eko apirilaren 28koa).

Ebazpen horren I. eranskinean akats bat atzeman da, zehazki, 2025eko apirilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 57391. orrialdean, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Honela dioen tokian:

6223 zenbakidun lanpostua:

–Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.

–Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Ikerketa-eskakizuna: deformazio plastiko bortitza. HidroECAE.

Honela esan behar du:

6223 zenbakidun lanpostua:

–Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.

–Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Ikerketa-eskakizuna: deformazio plastikoa.

Kontuan harturik Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruaren proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko apirilaren 16an emandako 808/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa -unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu batzuk betetzeko lehiaketarako deia egin zen ebazpen horren bidez-.

I. eranskinean:

Honela dioen tokian:

6223 zenbakidun lanpostua:

–Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.

–Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Ikerketa-eskakizuna: deformazio plastiko bortitza. HidroECAE.

Honela esan behar du:

6223 zenbakidun lanpostua:

–Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.

–Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Ikerketa-eskakizuna: deformazio plastikoa.

Bigarrena.–Beste epe bat irekitzea 6223 zenbakidun lanposturako eskaerak aurkezteko, hogeita hamar egun baliodunekoa, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Era berean, deialdiko 7. oinarrian ezarritako epea irekitzea Sarbide Batzordea eratzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Luis Gandía Pascual.

Iragarkiaren kodea: F2507695