111. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 21ean hartua, Ablitasko organoa izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzen duena, ondasun higigarri gisa.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 36/2025 Ebazpenaren bidez hasiera ematen zitzaion Ablitasko organoa izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari, ondasun higigarrien kategorian sailkatuta. Organoa Ablitasko Santa Maria Magdalena elizan dago.

Ebazpen horren bidez, espedientea jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea ireki zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita (2025eko martxoaren 18a). Epe horretan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2025eko martxoaren 28an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, Ablitasko Santa Maria Magdalena elizan dagoen organoa izeneko musika-instrumentua, ondasun higigarri gisa, kultur intereseko ondasun deklaratzea eskatzen da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak proposatuta; hori guztia, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz (artikulu horretan kultur intereseko ondasunen deklarazioa arautzen da).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ablitasko organoa izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzen da, ondasun higigarri gisa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2507302