1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
177E/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Aniana Alfaro Nicolás andrea, Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Aniana Alfaro Nicolás andrea, Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoko burua (8704), eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2024ko abenduaren 31 izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.
Iragarkiaren kodea: F2418644