2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Miranda Argako Udaleko alkatearen 2024ko abenduaren 30eko 110/2024 Ebazpenaren bidez, eginkizunak eskuordetu dizkio Luis Echarri Ruiz bigarren alkateordeari, 2025eko urtarrilaren 13tik 17ra arte, biak barne, herritik kanpo egonen delako; hori guztia, bat etorriz Toki-korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa).
Hala, argitara ematen da, aipatutako araudiarekin bat.
Miranda Argan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2419169