2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-jarduketarako plan berezia Iberoko UE-5 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Iberoko UE-5 exekuzio unitatean (4. poligonoa, 44. lurzatia). Hiri-jarduketarako plan berezi hori Diana Arboniés Porresek, Maite Arboniés Porresek, Fernando Arboniés Porresek, Auria Marta Hernando Higuerasek eta Jesús Antonio Legarra Sánchezek sustatu dute, eta Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak idatzi du.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza zendean, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2417778