11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamen osagarria

Bete da zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritakoa. Deialdi hori Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak onetsi zuen, 2024ko ekainaren 6an, eta argitara eman zen 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4koan.

Egiteko zeukan epean, Odei Gogorzena Bidondori (***1231** NAN zenbakiduna) borondatezko eszedentzia eman zaio izendatu zitzaion plazan benetako jardunik egin gabe, lanean ari delako beste Administrazio bateko beste lanpostu batean.

Aipaturiko izangaiari esleitutako plaza (COD 009) hutsik gelditzen denez, eta epaimahaiak egindako proposamenean Eneko Lizarraga Sancho (***2537** NAN zenbakiduna) izangaia zenez hasiera batean izendaturiko bi izangaien ondotik puntuaziorik handiena lortu zuena.

Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiari 30 egun naturaleko epea ematen zaio, izendatu aurretik lanpostu hutsa hautatzeko eskaerarekin batera aurkeztu ditzan jatorrizko agiri hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragotziko liokeenik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat, esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

e) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez daudela desgaituak edo gabetuak eginkizun publikoetan aritzeko eta ez direla kenduak izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

f) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Baldin eta izangaia Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), aurrekoez gain, aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, zeinak frogatzen baititu aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2025eko urtarrilaren 3an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.

Iragarkiaren kodea: L2500060