11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzailearen lanpostuaren izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 29an, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenari.

Alkatetzaren abenduaren 27ko 221/2024 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DA:

Lehena.–Leyla Dosinda Pardo Serrano izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 60.2 zenbakia duen garbitzailearen lanpostuan aritzeko lanaldi osoan. 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2500079