Iragarkia
11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, garbiketako gainbegiralearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean
Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 13an erabaki zuen onestea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, Azkoiengo Udalaren Obra eta Zerbitzuen Alorreko garbiketako gainbegirale lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azkoienen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
DEIALDIA, AZKOIENGO UDALAREN ZERBITZUKO OBRA ETA ZERBITZUEN ALORREKO GARBIKETAKO GAINBEGIRALE LANPOSTU BAT BETETZEKO, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA LAN-KONTRATUDUN FINKOEN ARAUBIDEAN
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea garbiketako gainbegirale lanpostu bat, txanda irekian, lan-kontratudun finkoen araubidean jardun dezan. 6-16 zenbakia du Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta destinoa du Azkoiengo Udalaren Obra Eta Zerbitzuetako brigadan.
1.2. Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hau osatu nahi da, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat.
1.3. Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
1.4. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien E mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.
1.5. Urteko lanaldia izanen da zerbitzu osagarrietako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.6. Honako eginkizunak beteko ditu: garbiketa eta desinfekzio lanak egitea eta ordena mantentzea Udalaren eraikin eta instalazioetan, Udalak izan ditzakeen premien arabera. Orobat, horien antzeko edozein lan egin beharko du, dagokion zerbitzuaren beharren arabera.
1.7. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa (Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio); orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskola ziurtagiria edo balio bereko bertze bat izatea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
f) 10,20 euroko tasa ordaintzea, Oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantzan ezarri bezala.
2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 7. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Azkoiengo Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ortziralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortutako izapidea baliatuta.
Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (39/2015 Legea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, ORVE delakoa baliatuz bidaliko da (Erregistro Birtual Eletronikoa), helmugako kode digital honetara igorriz: L01312021.
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabide horiek I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, horretarako sortutako izapidean jasota dagoena.
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek aurkeztu beharko dute beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) apartatuan nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpeko adierazpena egin beharko da, edo hitzeman, ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena baten mende.
–Deialdira aurkezten diren merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.
–2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.
–10,20 euroko tasa Azkoiengo Udalaren kontuan ordaindu izanaren frogagiria: ES54 2100 5001 132100148894, izen-deiturak eta NANa adierazita (ez badira datu horiek ematen diru-sarreran, ezin izanen da ordaindutzat hartu).
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.6. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.
Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta baliabideetan. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean.
3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun alorreko Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/).
4.2. Izangai baztertuek hamar egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun alorreko Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es).
4.4. Baldin onartuen behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.
Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun alorreko Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es).
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Azkoiengo Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Azkoiengo Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna.
Ordezkoa: Alfonso Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko obretako arduraduna.
–Epaimahaikidea: Itziar Malón Caspe, Azkoiengo kirol instalazioetako mantentze-lanetako arduraduna.
Ordezkoa: Sergio Sáenz Santiago, Azkoiengo kirol instalazioetako kudeatzailea.
–Epaimahaikidea: langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Eva María López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: José María Gainza Ordoki, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2024ko abendutik aurrera hasiko da.
6.2. Lehiaketaldia oposizioaldia baino lehen eginen da eta gehienez ere 30 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
A) Lanbide esperientzia:
–Administrazio publiko batean lan egin izateagatik, deialdiko lanpostuaren antzekoetan (garbiketako gainbegirale postuak): 5 puntu lan egindako urte bakoitzeko.
–Enpresa pribatuetan garbitzaile edo garbiketako gainbegirale gisa lan egin izateagatik: 2 puntu lan egindako urte bakoitzeko.
Oharrak:
–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da garbiketan aritu izana eta zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.
B) Prestakuntza:
Izangaiek eginiko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, zentro ofizialek edo erakunde publikoek homologatuak edo emandakoak, ikasle edo emaile gisa, zuzeneko lotura dutenak deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin, horietako bakoitza honela baloratuko dira: ikastaroak: 0,05 puntu, ikastordu bakoitzeko. Honelako baliokidetasuna ezarri da: kreditu 1 = 10 ordu. Ez da baloratuko 20 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gehienez ere 15 puntu emanen dira, osotara, ikastaro guziengatik.
6.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun alorreko Enplegu Publikoaren atalean, https://peralta.sedelectronica.es, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bortz egun naturaleko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ortziralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.4. Oposizioaldia. Honako ariketa hauek izanen ditu:
6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bertzelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) eta arkatza ez bada.
Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Puntuak kenduko dira erantzun okerrengatik, proba egin aurretik kalifikazio-epaimahaiak erranen duen eran.
Plika itxien sistema erabiliko da ariketa teoriko horretan. Epaimahaiak proba kalifikatuko du, eta bukatutakoan jendaurrean irekiko ditu plikak. Haietan azaltzen den hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio. Parte-hartzaileak ekitaldi horretara joaten ahalko dira.
Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak, Azkoiengo Udalaren ediktu-taulan eta elektronikoan, egoitza elektronikoko gardentasun alorreko Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es), bai eta hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.
6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuan bete beharreko zerbitzuekin lotuta; epaimahaiak gaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.
Epaimahaiak zehaztuko du probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duen ere, betiere haien edukiaren arabera.
Ariketa honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.4.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
6.4.4. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.4.5. Epaimahaiak oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atariko alorrean, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/). Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bortz egun naturaleko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ortziralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun alorrean, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/); halaber, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori loteslea izanen da, eta argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio handiagoa erdietsi dutenen alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, baldin lehenago aurkeztu ez badira, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:
a) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak. Ziurtagiri hori Udalak eskatuko dio bere Osasunaren Prebentzio eta Zaintza Zerbitzuari.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Zinpeko adierazpen edo adierazpen solemne bat, aditzera emateko pertsona ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
c) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, edo lanposturako gai ez bada, ez da izendatuko, eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, horrek galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.
7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak izendatuko du Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko, jardun dezan obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostuan (garbiketako gainbegiralea).
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, honako zerrenda hauek sortuko dira, aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:
a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.
9.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Azkoiengo Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.
Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena; hori guzia, une oro indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.
Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketarik gertatzen bada, hura ebazteko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du erran nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.
Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzerakoan ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.
Aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
Probak gainditu baina lanposturik ez dutenen zerrendetan, hurrenkera hautapen-prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.
Zerrenden indarraldia: zerrenda agortu arte. Hala ere, lehentasuna izanen dute probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrendek, halakorik eratzen eta onesten bada zerrenda honen ondoren, kasuan kasuko lanpostuan funtzionario edo lan-kontratudun langile finko gisa sartzeko prozeduretan.
9.3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko Azkoiengo Udalean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.
Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:
9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.
9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.
9.4.2. Dei egiteko sistema.
9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.
Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.
Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, eman ditzakete harremanetarako bertze telefono batzuk edo helbide elektroniko bat. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".
Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei, bederen, eginen dira kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.
Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio horren berri emateko.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.
Sei hilabeteko epean behin ere aurkitu ez den izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.
Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.
9.4.2.2. Araubide orokorraren salbuespenak.
A) Azkoiengo Udalarekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko bertze bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa denean, kasuan kasuko zerrendan dagoenean eta kasu hau gertatzen denean:
a) Kontratu labur bat izatea indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).
b) Izangai bat jada lanpostu batean ari bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:
–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.
–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.
c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio premia hori lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak bateragarriak badira ordura arte esleituta zituenekin. Langile batek baino gehiagok baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraikiz aldi baterako kontrataziorako indarrean den zerrendako hurrenkerari.
9.4.2.3. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horretako azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan duen postuari eutsiko baitio:
–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.
–Aldi baterako ezintasuna izatea.
–Lan-kontratu bat indarrean izatea.
–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Izangaia ezkondu berria izatea edota uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera pareko egoeran suertatzea (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabortz egun naturalen barnean.
Kasu horietan izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.
9.4.2.4. Zerrendako azken tokira joatea.
Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:
a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 8.2.4 apartatuan aurreikusitako kasuetan.
9.4.2.5. Zerrendetatik baztertzea.
Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:
a) Kontratua probaldian hutsaldu izana zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.
b) Lantokitik ateratzea bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.
c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiengatik, dela kontratatutako langilearen lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, hala agertzen bada lanpostuaren eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasean, dela lanpostuaren edukia aldatzeagatik, betiere interesdunari entzunaldia eman ondotik eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondotik.
d) Diziplina arrazoiengatik kaleratua izatea.
10.–Datuen babesa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:
–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Azkoiengo Udala da.
Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat.
Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deusezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@aytoperalta.com).
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bertzela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
(Horretarako sortutako izapidean jasoa, ez da beharrezkoa deskargatzea)
Izen-deiturak | |
NANa edo agiri baliokidea | |
Nazionalitatea | |
Jaioteguna | |
Helbidea (udalerria eta PK), probintzia eta herrialdea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa |
AZALTZEN DUT:
–Betetzen ditudala honako deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak, behar den epean eta denboran: deialdia, Azkoiengo Udalaren Obra eta Zerbitzuen Alorreko garbiketako gainbegirale lanpostua betetzeko. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (zenbakia: ........; data: ................/ ......../........).
–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.
- NANa edo agiri baliokidea.
- Eskatutako titulazioaren kopia.
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
Markatu hala badagokio bakarrik:
Aurkeztu dudala merezimenduak baloratzeko ezarritako dokumentazioa.
Desgaitasuna dudala eta aurkeztu dudala egoera hori frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
Eskatzen ditudala ondoren adierazten diren egokitzapenak: .....................................................
Horrenbertzez, ESKATZEN DUT onar nazatela aipatutako hautapen prozesuan.
(sinadura)
Azkoienen, ............(e)ko .....................................(a)ren ........(e)(a)n
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.Tratamenduaren arduraduna: Azkoiengo Udala. Helburua: deialdia kudeatzea, oposizio-lehiaketa bidez garbiketako gainbegiralearen lanpostua betetzeko. Eskubideak: datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko eta informazio gehigarrian adierazitako bertzelako eskubideak. Informazio gehigarria: eskuragarri dago deialdiaren 10. oinarrian eta egoitza elektronikoko gardentasun alorrean edo web-orriko pribatutasun politikaren atalean. Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daiteke harremanetan, dpd@aytoperalta.com helbidean.
II. ERANSKINA
Administrazioko gaiak.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: 1. artikulutik 5.era, 9. artikulua eta 140. artikulua.
2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: 1. artikulutik 2.era, 73. artikulutik 77.era, 79. artikulutik 80.era, 84. artikulutik 87.era eta 92. artikulutik 95.era.
3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: 11. artikulua, 19. artikulutik 23.era eta 25. artikulutik 26.era.
4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 2. artikulutik 5.era eta 13. artikulutik 14.era.
5. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: 1. artikulutik 3.era, 13. artikulua.
6. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: 1. artikulua, 12. artikulua, 36. artikulua eta 56. artikulua.
Lanbideko gaiak.
1.–Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak.
a) Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.
b) Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea. Produktu kimikoak garbiketan.
c) Garbiketaren alderdi ekologikoak. Birziklapena.
2.–Garbiketa sistemak.
a) Zereginen araberako sistema.
b) Zonen araberako sistema.
c) Sistema mistoa.
3.–Eraikin eta lokalak garbitzeko teknikak: kanpoko eta barneko garbiketa.
a) Paramentuak, zoruak eta sabaiak estaltzen dituzten materialak: motak, eta eskatzen duten tratamendua.
b) Komunak: komun-ontzien, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.
c) Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria motak.
d) Desugertzeko, kristalizatzeko eta emultsiorako teknikak zoruen garbiketan.
e) Altzariak: motak, eta behar duten tratamendua.
f) Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: ekorketa, ekorketa hezea, xurgatzea, garbitzea, hautsa kentzea.
4.–Garbitzeko makineria.
a) Garbitzeko lanabesak eta/edo erremintak: motak eta erabiltzeko moduak.
b) Erraz erabiltzen diren aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak eta antzekoak.
5.–Hiri-hondakin solidoak: hondakin arruntak eta birziklagarriak. Hondakin eta zaborren gaikako bilketa: sailkapena eta tratamendua.
6.–Garbiketa-lana antolatzea: eginkizunak, denbora eta espazioa.
7.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipoak.
8.–Azkoiengo kale-izendegia eta dauden udal eraikinak.
9.–Informatikako oinarrizko kontzeptuak (posta elektronikoa, Word, Internet).
Iragarkiaren kodea: L2418364
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
