2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, arte eta lanbideetako irakasle lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia bete gabe geratu dela deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2024ko abenduaren 31n:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi zuen arte eta ofizioetako irakasle lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Deialdi hori 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, eman zen argitara. Ez denez izangairik aurkeztu eskaerak aurkezteko epearen barruan, honako hau EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe geratu dela deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 31n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2500014