11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Psikologoaren izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 30ean egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, psikologoaren lanpostu huts bat betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu hori aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari zegokion, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa zen. Behin lanpostu hori betetzeko hautapen-prozesua amaituta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handiena lortu zuen izangaiaren alde, eta Tokiko Gobernu Batzarrak, proposamen horrekin bat etorriz, 2024ko azaroaren 11n proposatutako izangaiaren izendapena egitea erabaki zuen [JOB 11-NOV-24 (10/ RH) erabakia].

Geroago, Beatriz Estefanía García Domínguezi berak eskatutako borondatezko eszedentzia eman zitzaion plazaren jabetza noiz hartu eta hortik aitzina, lanean ari zelako beste administrazio batean, eta beraz, hautaketa-epaimahaiak izendapen osagarriaren proposamena egin zuen Garazi Sanz Fernándezen alde.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabakitzen da:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Garazi Sanz Fernández, 1-100517-4 plaza esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 27an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea..

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2419241