11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-bulegoetako mandatariaren izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 30ean egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, udal-bulegoetako mandatarien 10 lanpostu huts sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko azaroaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 18-NOV-24 (14/RH) erabakia], eta hutsik geratu zen María Rosario Amadoz Muruzabal andreari esleitutako lanpostua, instantzia aurkeztu baitzuen lanpostuari uko eginez.

Horren ondoren, hautaketa-epaimahaiak proposatu zuen deialdian puntuazio handiena lortu zuen hurrengo pertsonari esleitzea lanpostua. Horrenbestez, izendapena egitea egoki da.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea José Antonio Echeverría Guerendiain, "udal-bulegoetako mandatari" lanposturako, 1-400400-57 funtzionario-plaza esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 27an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2419200