11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, obretako eta zerbitzuetako langilearen lanpostu bat bete dadin, lan-kontratudun finkoaren araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Izendapen-proposamena

Martzillako alkateak, 2024ko azaroaren 19an eman 761 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Deialdia, obretako eta zerbitzuetako langilearen lanpostu bat bete dadin, lan-kontratudun finkoaren araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko.

Izendapen proposamena

Bukatu da hautapen prozesu hau, helburu duena obretako eta zerbitzuetako langilearen lanpostu bat betetzea, lan-kontratudun finkoaren araubidekoa eta E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki da Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea gainditu duen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin.

Orobat, deialdiko 7. oinarria betez, Alkatetza honi igorri zaio Martín José Larumbe Orejaren aldeko izendapen proposamena, bera izan baita puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan (bat) sartzen dena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Alkatetza honek uste du proposamen hori deialdiaren oinarriekin bat datorrela (deialdia argitaratu zen 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean), eta, horregatik,

EBAZTEN DUT:

1. 1.–Onartzea Martín José Larumbe Orejaren aldeko izendapen proposamena, bera izan baita puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan sartzen dena.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Martzillan, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2500087