11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen-proposamena

Martzillako Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 19an eman 754. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Deialdia, kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat bete dadin, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko.

Izendapen proposamena.

Bukatu da hautapen prozesu hau, helburu duena kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin.

Orobat, deialdiko 7. oinarria betez, Alkatetza honi igorri zaio Tobias Peralta Romagueraren aldeko izendapen proposamena, bera izan baita puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan (bat) sartuko dena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Alkatetza honek uste du proposamen hori deialdiaren oinarriekin bat datorrela (deialdia argitaratu zen 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean), eta, horregatik,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea Tobias Peralta Romagueraren aldeko izendapen proposamena, bera izan baita puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan sartzen dena.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Martzillan, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2500081