1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
399E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren osaera berritzen duena.
Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 86. artikuluak Nafarroako Etxebizitza Kontseilua arautzen du. Bertan ezartzen denaren arabera, erakunde hori Nafarroako Gobernuari etxebizitzaren arloan aholku emateko organo gisa eratzen da, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuari atxikita.
Abuztuaren 30eko 75/2017 Foru Dekretuaren bidez, kontseilu horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua zehaztu ziren, eta, horren arabera, Eskubide Sozialetako kontseilariaren irailaren 27ko 358/2018 Foru Aginduaren bidez, kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren.
Abuztuaren 30eko 75/2017 Foru Dekretu horren 5. artikuluak xedatzen duenez, kontseiluko kideen agintaldia lau urtekoa izanen da. Hori horrela, izendatutako kideei dagokien agintaldia bukatu denez, Nafarroako Etxebizitza Kontseilua berritu beharra dago.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren osaera berritzea. Aurrerantzean, pertsona hauek osatuko dute:
–Kontseiluko burua: Begoña Alfaro García, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
–Kontseiluko buruordea: Elga Molina Roig, Etxebizitzako zuzendari nagusia.
–Kontseiluko kideak:
a) Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Javier Etayo Lezáun, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: M.ª Elisa Fernández de Valderrama Barahona, Etxebizitzak Birgaitzeko Ataleko burua.
–Kontseiluko kidea: Marta Jauregui Virto, Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Cristina Fernández Marañón, Berrikuntza eta Ikuskapen Ataleko burua.
–Kontseiluko kidea: Alejandra de la Fuente Lebantini, Laguntza eta Plangintzen Ataleko burua.
Ordezkoa: Isabel Moriones García, Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko burua.
–Kontseiluko kidea: Diego González Martínez, Eraikuntza Ataleko burua.
Ordezkoa: Usue Manterola Careaga, Etxebizitza Babestuaren Bulegoko burua.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mendean etxebizitza babestuak sustatu eta kudeatzeko helburu soziala duen sozietate publikoaren ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Javier Burón Cuadrado, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.
Ordezkoa: Berta Uriz Casaucau, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.
c) Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko udal edo eskualde bulegoen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Uxua Domblas Ibañez, Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Udal Bulegoaren ordezkaria.
Ordezkoa: Alberto Calvo Azagra, Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Udal Bulegoaren ordezkaria.
–Kontseiluko kidea: Luis Sanzol Roncalés, Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko udal eta eskualde bulegoen ordezkaria.
Ordezkoa: Iñaki Fernandez Cerrada, Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko udal eta eskualde bulegoen ordezkaria.
d) Sektorean ordezkaritza handiena duen enpresaburuen elkartearen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Juan Las Navas Lacalle, Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean.
Ordezkoa: Daniel Andía Arana, Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean.
–Kontseiluko kidea: Manuel Viguria Guerendiain, Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean.
Ordezkoa: Iñaki Ilarduya Elguero, Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartearen izenean.
e) Ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkartearen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Carlos Fernández Valdivielso, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren izenean.
Ordezkoa: María José Ballarín Domeque, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren izenean.
f) Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestuak alokatzen dituzten bi enpresa nagusien ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Francisco Javier Marín Esparcia, Errotabidearen izenean.
Ordezkoa: Laura Martínez Olazari, Errotabidearen izenean.
–Kontseiluko kidea: Iñigo Aizpurúa Oiz, Adaniaren izenean.
Ordezkoa: María Josefa Lizarraga Echeverría, Adaniaren izenean.
g) Nafarroako Foru Komunitatean bazkide gehien duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Ricardo Areta Rodríguez, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen izenean.
Ordezkoa: José Javier Martínez Elizondo, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen izenean.
–Kontseiluko kidea: Sagrario Leoz Serrano, La Fuente del Chorrón elkartearen izenean.
Ordezkoa: María Carmen Ochoa Canela, La Fuente del Chorrón elkartearen izenean.
h) Hipotekak kaltetutakoak defendatzeko Nafarroako plataformen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Jesús Hernández Pérez, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformaren izenean.
–Ordezkoa: Loubna Mohssine Mohssine, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformaren izenean.
i) Nafarroako lanbide elkargoen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Raúl Belloso Luqui, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren izenean.
Ordezkoa: Raúl Montero Martínez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Jesús María Sos Arizu, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialaren izenean.
Ordezkoa: José María Zuazu Cristo, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Miguel Elizari Díez, Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialaren izenean.
Ordezkoa: Ignacio Díaz de Rada, Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialaren izenean.
–Kontseiluko kidea: David Larrea Martínez jauna, Nafarroako Finka Administratzaileen Elkargo Ofizialaren izenean.
Ordezkoa: Peio Mendía Baigorri, Nafarroako Finka Administratzaileen Elkargo Ofizialaren izenean.
j) Nafarroako finantza-entitateen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: María Moriones Aramendia, Nafarroako Rural Kutxaren izenean.
Ordezkoa: Pablo Belloso Pormar, Nafarroako Rural Kutxaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Maitane Bueno Zabalza, Laboral Kutxaren izenean.
Ordezkoa: Eduardo Elizalde Abrego, Laboral Kutxaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Jon Gurutz Muñoz Zugasti, Caixabanken izenean.
Ordezkoa: Miguel Navarrete Saenz, Caixabanken izenean.
k) Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateko erakunde gehien biltzen duen entitatearen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Cristina Mondragón Urrizalqui, Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeen Batzordearen izenean.
Ordezkoa: José Antonio Delgado López, Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeen Batzordearen izenean.
l) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.
Ordezkoa: Berta Enrique Cornago, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkaria.
m) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Demetrio Muñoz Ruiz, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren izenean.
Ordezkoa: Lorenzo Ríos González, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Carlos de la Torre Verdejo, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren izenean.
Ordezkoa: Joseba Eceolaza Latorre, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Iñaki Zabaleta Aramendia, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean.
Ordezkoa: Imanol Pascual Ariz, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean.
–Kontseiluko kidea: Jon Urrutia Orella, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean.
Ordezkoa: Jaime Iribarren Iriarte, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean.
n) Nafarroan pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka lan egiten duen erakundearen ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Javier Huarriz Arteta, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Nafarroako Sarearen izenean.
Ordezkoa: Idoia Oneca Munárriz, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Nafarroako Sarearen izenean.
ñ) Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa:
–Kontseiluko kidea: Alberto Guijarro Cano.
–Idazkaria: Amaia Larrambe Saldaña, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua. Haren ordezko gisa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa) aritu daiteke.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 21ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2418739