11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ekoan, argitaratu zen deialdi bat, administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Iturmendiko Udalean. Hala, amaitu da prozesua, eta bat etorriz hautaprobetako epaimahaiak igorritako izendapen proposamenarekin eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.h) artikuluak aitortzen dizkidan eskudantziak:

EBATZI DUT:

Lehena.–María Isabel Huarte Martijaren alde egindako izendapen proposamena onestea, administrari-ofizialaren lanpostua bete dezan Iturmendiko Udalean funtzionarioen araubidean, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

Bigarrena.–Interesdunari eskatzea deialdiaren 7.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkez ditzala. Horretarako, hogeita hamar egun natural izanen ditu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, aurreko atalean adierazitako ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio ebazpena eman duen udal organoari berari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Eta, hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2500187