11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGUZKITZA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi osokoa, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortze prozesuaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

Ikusirik 2024ko urriaren 29an kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamena honako deialdi honetarako: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi osokoa, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortze prozesuaren barnean. Deialdia 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Proposatutako izangaiak deialdiko 9. oinarrian aurreikusitakoa bete du.

Deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ana Sainz Leza izendatzea, deialdian aurreikusitako administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan (lanaldi osoz).

2. Izendatutako izangaiari adieraztea falta diren agiriak aurkeztu beharko dituela eta lanpostuaren jabetza hartu 2025eko urtarrilaren 8an.

3. Interesdunari jakinaraztea.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deialdiaren 11.3 oinarrian ezarritakoa betez, baita Udalaren web-orrian ere.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iguzkitzako Barrutian, 2024ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2500059