2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IGUZKITZA
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi osokoa, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortze prozesuaren barnean. Izendapena
Ikusi da kalifikazio-epaimahaiak 2024ko urriaren 29an egindako izendapena deialdi honetarako: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi osokoa, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortze prozesuaren barnean. Deialdi hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Proposatutako izangaiak bete du deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitakoa.
Aipatu deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Maite Caballero Echecón izendatzea, deialdian aurreikusitako administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan (lanaldi osoz).
2. Izangai izendatuari jakinaraztea 2024ko abenduaren 17an jabetu beharko duela lanpostuaz.
3. Interesdunari jakinaraztea.
4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deialdiaren 11.3 oinarrian ezarritakoa betez, baita Udalaren web-orrian ere.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iguzkitzako Barrutian, 2024ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel Ábrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2500058