11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean, deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin kultura-kudeatzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa. Deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 7ko 4/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Marta Millán Fernández izendatzea Cortesko Udaleko funtzionario.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2500108