11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lorategietan aritzeko, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen osagarria

Bete zedin Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ekainaren 8ko 1656 Ebazpena (horren bidez ebatzi zen Francisco Javier Latasa Apezteguíak jarritako 22-02030 gora jotzeko errekurtsoa), kalifikazio-epaimahaiak erabaki zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea beste epe bat ireki zela, alegazioak aurkez zitezen, epaimahai horrek 2023ko ekainaren 30ean onetsitako azterketa praktikoaren behin-behineko emaitzen aurka. Hori dena, deialdi honetan: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lorategietan aritzeko, oposizio-lehiaketaren bidez, Berriozarko Udalerako.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen hori betez, ezarri zen jarduketak atzera eramaten zirela, hain zuzen ere, 2022ko irailaren 21era.

Epe berrian aurkeztutako alegazio batzuk partzialki onetsi zirenez, kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko uztailaren 11n, izendapen proposamen berria egin zuen. Izendapen proposamena argitaratu zen 2024ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 18ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, Francisco Javier Latasa Apezteguía izendatu zuen zerbitzu anitzetako enplegatu, D mailakoa (114. plaza), funtzionarioen araubidekoa, destinoa duena Berriozarko Udalaren lorategietan. Urriaren 23an, Francisco Javier Latasa Apezteguía plazaz jabetu zen, eta egun horretan bertan, eta zerbitzurik eman gabe, borondatezko eszedentzia eskatu zuen, beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen aritzeagatik. Alkatearen 2024ko urriaren 25eko 805. Ebazpenaren bidez, onartu egin zitzaion borondatezko eszedentzia, eta komunikatu zitzaion eszedentzia mota horrek ez dakarrela plaza gordetzea.

Deialdiaren 8.2 oinarriak ezartzen duenez, izangaia funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuan batere aritu gabe, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, bada, halakoetan, lanpostu hutsa beteko da, era berean, deialdiaren 7.3 apartatuan xedatzen den moduan.

Aurreko guztia kontuan harturik, izendapenn proposamena osatu egin zen, Luis Manuel Telletxea Ezkurrarekin, eta 2024ko azaroaren 13an argitaratu zen. 2024ko azaroaren 18an, Luis Manuel Telletxea Ezkurrak eskabide bat aurkeztu zuen, izendapen osagarriari uko egiteko. Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea, honako hau sartuta: Iñigo Gambra Uriz.

Proposatutako izangaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdiaren 8. oinarriarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu-batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2025eko urtarrilaren 8an:

Iñigo Gambra Uriz izendatzea eta haren kontratazioa onestea: zerbitzu anitzetako enplegatu izanen da, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, destinoa duena Berriozarko Udalaren lorategietan.

2025eko urtarrilaren 21ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2500341