11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Liburutegiko arduradunaren izendapen osagarria

Berriobeitiko Udaleko alkatearen 1/2025 Ebazpena, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, deialdia egin duen toki-erakundearen zerbitzukoa, liburutegiko arduradunaren lanpostuan aritzeko.

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko liburutegiko arduradunaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta deialdi hori argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Irailaren 3ko 857/2024 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Izendatutako pertsonari borondatezko eszedentzia eman zaionez, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen puntuaziorik handiena lortu zuen hurrengo izangaiaren aldeko izendapen proposamen osagarria, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Idoia Sobrino López izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko funtzionario, liburutegiko arduradunaren lanpostuan aritzeko.

2. Liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa esleitzea, jarraian zehazten den bezala:

–Izen-deiturak: Idoia Sobrino López.

–Lanpostu zenbakia: 43.

–Maila: C.

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Hizkuntzak: C1 euskara maila, nahitaezkoa.

–Lanaldi osoa (%100).

3. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2500139