2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Antsoaingo Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 7an, 5/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horiek horrela, bada, legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetarako: deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (zerrenda eranskin gisa doa).
Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
AIZPURU SAGASETA, NAIARA
ARIZALETA ROS, UXUE
AYESTARAN IJURCO, AINARA
CASTAÑOS PUENTE, GUIOMAR
GAMIO EQUIOIZ, UXOA
IRAIZOZ MARTINEZ, NAIARA
IZCO BERRAONDO, MAIALEN
LÓPEZ OLAIZ, MAIDER
MENDIZABAL AGUIRRE, LEIRE
MORATO PERURENA, ITSASO
VELASCO BUSTO, IDOIA
YOLDI HUARTE, GARAZI
Baztertuak:
–Ez du aurkeztu tasa ordaindu izanaren egiaztagiria edo hori ordaintzetik salbuetsita egotea frogatzen duen dokumentazioa:
ALGUERO CHIVITE, UR
–Eskabidea ez du aurkeztu deialdiaren I. eranskineko ereduaren arabera:
GORRITI ALDAZ, NOEMI
SESMA SUBERVIOLA, NAROA
–Eskabidean ez da adierazten izangaiek hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela:
DEL RIO SOLANO, ALBA
Antsoainen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2500126