11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Atabo Altsasu SL sozietatearen enplegua egonkortzeko prozesuak, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari dagozkionak. Amaitzea

Altsasuko Udalarena da osoki Atabo Altsasu SLren kapitala; bada, haren administrazio-kontseiluak, 2022ko maiatzaren 17an bildurik, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Harreragilearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Garbitzaileen bi lanpostu, lan-kontratudun finkoak, bat lanaldi osoan eta bestea lanaldi partzialean.

–5 monitore/sorosle, lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean.

Lan publikoaren eskaintza hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Lan publikoaren eskaintza egiteko deialdi bat onetsi zen lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi hori 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Dena den, Atabo Altsasu SL sozietatearen egonkortze lan eskaintzan sartutako lanpostuak kontratu mugagabea duten langile batzuek betetzen dituzte.

Hortaz, lanpostu horietan ez dira betetzen 20/2021 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako beharkizunak, salbuespenezko egonkortze-prozesuan sartu ahal izateko; izan ere, ezinezkoa da jada mugagabeak diren eta, beraz, egonkorrak diren lanpostu batzuk egonkortzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat, bidezko da bukaera ematea prozedurari, jarraipena ematea ezinezkoa baita gerora sortutako arrazoiengatik, hau da, langile finkoen lanpostuak eskaini direlako, egonkortze-prozesuen bidez izaera hori zuten lanpostu batzuk mugagabe edo finko bihurtu nahi zirelako.

Horregatik guztiagatik, Sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2024ko abenduaren 10ean egin bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.–Atabo Altsasu SL sozietatearen lan eskaintza publikoa ondoriorik gabe uztea. Iragarkia 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Bigarrena.–Amaitzea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an).

Hirugarrena.–Aipatutako hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubide gisa eskatu ziren tasak itzultzea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2022ko abenduaren 12an.–Kontseiluko burua, Idoya Ibáñez de Opacua Amillano.

Iragarkiaren kodea: L2418127