1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPEA IREKITZEA, nazioarteko lankidetzaren bidez medikuntza pertsonalizatuaren arloko I+G proiektuak finantzatzeko programaren deialdian parte hartzeko (EP PerMed 2025).
Aditzera ematen da EP PerMed 2025 deialdian parte hartzeko epea ireki dela. "Medikuntza Pertsonalizatuari" buruzko I+G proiektuak aurkezten ahalko dira, nazioarteko lankidetzan eginak. Proiektu horiek Nafarroako enpresen, ospitaleen, unibertsitateen eta ikerketa-erakundeen eta interesa duten beste eragile batzuen artean (pazienteen elkarteak, agentzia arautzaileak, etab.) eginen dira.
https://www.eppermed.eu/jtc2025/
–GARRANTZITSUA:
Epea: aurre-proposamenak 2025eko otsailaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira.
Finantzaketa: 200.000 euro.
Xedea: Medikuntza pertsonalizatuaren esparruko I+G proiektuak.
Proiektuen tipologia: nazioarteko lankidetza.
Deialdiaren testua:
https://www.eppermed.eu/wp-content/uploads/EPPerMed_JTC2025_Call_Text.pdf
Eskatzaileentzako gida:
https://www.eppermed.eu/wp-content/uploads/EPPerMed_JTC2025_GuidelinesApplicants.pdf
–LABURPENA:
EP PERMED Europako partzuergoa:
EP PerMed Europako partzuergo berri bat da, medikuntza pertsonalizatuaren arloan aritzen dena. Medikuntza pertsonalizatuarekin lotutako I+G sustatzen du. Era berean, medikuntza pertsonalizatua osasun sistema jasangarrietan ezartzeko behar diren urratsak errazten eta bizkortzen ditu, gizartearen eta gizabanakoen mesederako.
EP PerMed-ek elkarrizketa eta lerrokatze zientifiko eta estrategikoa sustatzen du, eta argitalpenak sortuko ditu herritarrek, pazienteek, osasun eragileek edo finantzatzaileek jakin dezaten zein diren medikuntza pertsonalizatuaren arloan dauden azken aukerak eta aurrerapenak, eta talde horiek inplikatzen saiatuko da.
Nafarroako Gobernuak, beste 34 finantzaketa-erakunderekin batera, erabaki du 2025eko nazioz gaindiko deialdi bateratua (JTC 2025) egitea medikuntza pertsonalizatuaren arloko ikerketa berritzailea sustatzeko lankidetza proiektuetarako, Europar Batasunak kofinantzaturik.
Deialdiaren helburua:
Bigarren urte honetako deialdiaren helburua da medikuntza pertsonalizatuaren arloko ikerketa-proiektuak finantzatzea, helburu dutenak identifikatzea edo baliozkotzea tratamendu baten emaitzen jarraipena egitea ahalbidetzen duten markatzaile edo sinadura farmakogenikoak. Gainera, diziplinarteko lankidetzak sustatu eta ahalbidetu nahi dira, nazioz gaindiko proiektuetan ikerketa aurreklinikoa eta klinikoa konbinatuz.
Eskaerak aurkezteko prozesua:
EP PerMed deialdiak 2 fase ditu:
–Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Lehen fasean, eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 16an hasiko da, eta 2025eko otsailaren 18an bukatuko da.
Aurre-proposamenak ebaluatu ondoren, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik igarotzen ahalko dira bigarren fasera.
–Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Maiatzaren 20aren inguruan iragarriko dira aurrez onartutako proiektuak. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2024ko ekainaren 20an bukatuko da.
Finantzaketa:
2025eko deialdi honetan, Nafarroako Gobernuak gehienez ere 200.000 euroko aurrekontuarekin parte hartzen du programa honetan.
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.
Deialdiaren informazioa eta dokumentazioa:
Honako postontzi hau gaitu da deialdiari buruzko zalantzak kontsultatzeko edo argibideak eskatzeko: fomento.innovacion@navarra.es.
Prentsa oharra:
https://www.navarra.es/eu/-/prentsa-oharra/industriak-urtero-finantzatzen-ditu-medikuntza-pertsonalizatuan-zentratutako-eta-nazioarteko-partzuergoek-garatutako-i-g-proiektuak
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 9an.–S4 Erronka Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Ataleko burua, Javier Rodrigo Aznárez.
Iragarkiaren kodea: F2500365