Iragarkia
11. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
159/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira Milagroko udal-mugartean 5 MW-eko potentzia instalatuko "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak egiteko proiekturako, eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzen baita.
1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera.
2022ko abuztuaren 2an, Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko 5 MW-eko potentzia instalatuko "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak egiteko proiekturako, Funesko eta Milagroko udal-mugarteetan; hori guztia, bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.
Hasieran aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa Funesko udal-mugartean jartzekoa zen, eta elementu hauek zituen:
–11.100 modulu, unitateko 540 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 5,994 MWp-eko potentzia izateko, 8,97 hektarea inguruko okupazioarekin.
–20 inbertsore fotovoltaiko, 250 kW-eko potentziakoa bakoitza (5,000 MWn guztira).
Inbertsore fotovoltaikoen bidez, moduluek korronte zuzenean sortzen duten energia korronte alterno bihurtzen da, eta energia hori transformazio-zentroko behe-tentsioko armairuraino eramaten da (2 x 2.500 kVA), 13,2 kV-era eraldatzeko.
Energia bihurtu eta eraldatu ondoren, honako hauek ziren ebakuazio azpiegiturak: 650 metroko lur azpiko linea bat, eguzki-instalazioaren barrualdetik, perimetroko hesiaren ondoko ebakitze-zentroraino, eta, ondoren, Funesko eta Milagroko udal-mugarteetan barna eramateko, lur azpiko 1.320 m inguruko linea, lehendik dagoen "Milagro TBA" azpiestazioraino (i-DEren jabetzakoa), non sarbide eta konexiorako baimena dagoen.
2022ko abuztuaren 2an, ingurumen-ebaluazioa eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere eskatu zituen Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLk.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak bi eskaerak igorri zizkien Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, izapideak egin zitzaten.
2. Jendaurreko informazioaren lehen izapidea eta ukitutako administrazio publiko eta erakundeei kontsulta egitekoa.
Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen 30 egunez proiektua eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, argitara emanez 2022ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan, Diario de Noticias egunkarian, 2022ko irailaren 28koan, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean.
Era berean, iragarkia Milagroko eta Funesko udaletara bidali zen, epe berean ediktu-tauletan jendaurrean jar zezaten.
Jendaurreko informazioaren tramitean, honako alegazio hauek jaso ziren:
–1. alegazioa. "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartearena, 2022ko azaroaren 10ekoa.
–2. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartearena, 2022ko azaroaren 10ekoa.
Jendaurreko informazioaren tramitearekin batera, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio teknikoa igorri zitzaien ukitutako gainerako erakundeei, txostenak egin zitzaten.
Taulan ageri diren erakundeei egin zitzaien kontsulta, baina ez da horri buruzko txostenik jaso:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Funesko Udala | - | - |
Milagroko Udala | - | - |
Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala | - | - |
2022ko irailaren 21ean, Ingurumen Eraginaren Atalak errekerimendua egin zuen proiektu honen ingurumen-izapideekin jarraitu ahal izateko eta ingurune naturalean dituen ukipenak behar bezala baloratzeko, eta dokumentazio osagarri berria aurkezteko eskatu zuen, honako alderdi hauek behar bezala jasota:
–Biodibertsitate Zerbitzuak 2022ko apirilaren 22an egindako irismen-txostenean eskatzen diren baldintza guztiak betetzea. Besteak beste, abifaunak espazioa urteko ziklo osoan nola erabiltzen duen aztertu behar zen, txosten horren eranskinean deskribatutako protokoloaren arabera.
–Ingurumen-ukipenen azterketak adierazi behar zuen zer neurritan hartu ziren kontuan aurretiazko kontsulten izapidean jasotako erantzunak, aipatutako irismen-txostenak erantsita zituenak.
Bestalde, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 121E/2023 Ebazpenaren bidez, ukatu egin zen lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena "Cantera Solar" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako, iritzita instalazio fotovoltaikoaren kokapena bateraezina zela Funesko Arau Subsidiarioen Hirigintza Arauen 113.8 artikuluarekin, zeinak lurzoru urbanizaezin generikoaren babes-araubidea arautzen baitu.
3. Jendaurreko informazioaren bigarren tramitea eta ukitutako administrazio publiko eta erakundeei kontsulta egitekoa.
Aurrekoa ikusita, entitate sustatzaileak proiektu eta dokumentazio berriak aurkeztu zituen 2023ko otsailaren 8an, izapidetzen jarraitzeko.
Hasieran aurkeztutako proiektuak eguzki-instalazio fotovoltaikoa Funesko udal-mugartean jartzea aurreikusten bazuen ere, eta ebakuazio azpiegiturak Milagroko udal-mugartean barna igarotzen baziren ere, aurkeztutako proiektu berriaren arabera eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta ebakuazio azpiegiturek Milagroko udal-mugarteko lurrak baizik ez ditu okupatuko.
Aurkeztutako azken dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa Milagroko udal-mugartean dago oso-osorik, eta elementu nagusi hauek ditu:
–12.480 modulu, unitateko 540 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 6,739 MWp-eko potentzia izateko, 8,97 hektarea inguruko okupazioarekin.
–20 inbertsore fotovoltaiko, 250 kW-eko potentziakoa bakoitza (5,000 MWn guztira).
Halaber, ebakuazio linea osatzen duten azpiegitura guztiak Milagroko udal-mugartean barna igarotzen dira, eta elementu nagusi hauek dituzte:
–Transformazio-zentroa (TZ), hormigoizko etxola aurrefabrikatuarekin, bertan erdi-tentsioko gelaxka metalikoak eta 2.500 kVA-ko potentziako bi transformadore jartzeko.
–Lur azpiko 13,2 kV-eko linea, TZa eta EZa lotzeko, 360 metroko luzerakoa.
–Ebakitze- eta neurketa-zentroa (EZ) etxola aurrefabrikatuan, erdi-tentsioko gelaxka metaliko modularrekin.
–Lur azpiko linea, 13,2 kV-ekoa, EZa eta "Milagro TBA" artekoa, 835 metroko luzera duena.
Horregatik, eta berriz ere abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri zen eskaera 30 egun baliodunean, iragarkia argitara emanez 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18koan, eta 2023ko apirilaren 19ko Diario de Noticias egunkarian; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Informazioa, halaber, Milagroko Udalari bidali zitzaion, jendaurrean jar zezan bere ediktu-taulan epe berean, eta espedientean egintza hori egiaztatzeko eginbidea jasota dago.
Jendaurreko bigarren tramitean ez zen alegaziorik jaso.
Jendaurreko informazioaren bigarren tramitearekin batera, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio tekniko berria igorri zitzaien ukitutako gainerako erakundeei, txostenak egin zitzaten. Taulan ageri diren erakundeei kontsulta egin zitzaien, eta zenbakitutako txostenak jaso ziren, taulan bertan adierazitako egunetan:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Milagroko Udala | - | - |
Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala | 1 | 2023-04-19 |
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala | 2 | 2023-06-12 |
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | 3 | 2023-06-28 |
4. Sustatzaileari txostenak bidaltzea eta emandako erantzuna.
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluetan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri igorri zizkion jendaurrean jartzeko bi tramiteetan eta kontsultak egiteko izapidean jasotako alegazioak eta txostenak, eta entitate sustatzaileak horiei ere erantzuteko agiriak bidali zituen.
Espedientean dago aipatutako dokumentazio guztia.
Edukia eta azterketa laburbilduta ageri dira ebazpen honen I. eta II. eranskinetan.
5. Ingurumen-ukipenen gaineko txostena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.
Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 352E/2023 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, ebazpen horretan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.
Bestalde, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak abuztuaren 22an emandako 321E/2023 Ebazpenaren bidez, ukatu egin zen lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena, proiektu honetarako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 321E/2023 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zen. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 26ko 73E/2024 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen errekurtsoa, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zitzaion proiektuari, ebazpenean jasotako determinazioak betetzeko baldintzarekin.
6. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 121. artikuluari jarraikiz, espedientean jaso dira Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLren gaitasun teknikoa, ekonomikoa eta legala egiaztatzen duten agiriak.
Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientean jaso dira "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa banaketa-sarean sartzeko eta bertara konektatzeko baimenak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emandakoak.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatuta dagoenari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala bete dela, eta, hortaz, proposatzen du aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri energia elektrikoa ekoizteko Milagroko udal-mugartean ezarri nahi den 5 MW-eko potentzia instalatuko "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, bai eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan- eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa (5 MW-eko potentzia instalatukoa) eta haren ebakuazio azpiegiturak Milagroko udal-mugartean jartzeko. Horretarako, 2023ko otsailaren 8an aurkeztutako exekuzio-proiektuak onesten dira, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da obrak gauzatzeko.
2. Baimen hauek emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Orobat, kontuan hartu beharko da tokiko partaidetzarako eskaintzaren gainean xedatuta dagoena 4/2022 Foru Legearen 36. artikuluan (4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa). Izan ere, partaidetza nahitaezkoa da sorkuntza berriztagarrirako proiektua lurzoru publikoan dagoenean.
4. Instalazioak onetsitako proiektuei jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta haren jarraibide tekniko osagarriak JTO-GTE 01etik 23ra; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua eta haren jarraibide tekniko osagarriak JTO-GTL 01etik 09ra; eta Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.
5. Behin proiektua gauzatuta, eskatzaileak instalazioa ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Horretarako, zerbitzua abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko du. Eskaera horrekin batera aurkeztu beharko du obra-bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek izenpetua, hala xedatuta baitago abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan.
6. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea, Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL, onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. III. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeinak ez du aldaketarik izan 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18koan, jendaurrean bigarrenez jarritakoaren aldean.
7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Baso Plangintzaren Atalari, Herri-lurren Atalari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SLri, "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" eta "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteei, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau jakinaraztea Milagroko eta Funesko udalei, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 9an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jarraian, jendaurreko informazioaren bi tramiteetan Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako alegazioen laburpena eta azterketa jaso dira.
1. alegazioa. "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.
2022ko azaroaren 10ean, jendaurreko informazioaren lehen tramitean, "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea eta Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.
Gainera, alegazioaren puntu batean aztertzen da zer ingurumen-balio duen "Cantera Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren inguruneak, baita instalazioak eta azpiegiturek zer ingurumen-inpaktu duten ere, eta ondorio gisa adierazten da hura Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria litzatekeela. Horregatik eskatzen du hura bertan behera uzteko eta hedaduraz, bidean diren mota horretako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko hausnarketa eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko.
Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.
Erantzuna:
Esan bezala, 2023ko otsailaren 8an entitate sustatzaileak dokumentazioa erregistratu zuen, non aldatuta ageri baitzen eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena, bai eta, horrenbestez, ebakuazio linearen hasierako zatia ere. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, aldatutako dokumentazioa jendaurrean jarri zen bigarrenez 30 egun balioduneko epean, eta elkarte honek ez zuen alegazio berririk egin.
Aurrekoa gorabehera, proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planarekin, zeinak, edonola ere, izaera orientagarria baitu.
Gainerako ingurumen-gaiak Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 352E/2023 Ebazpenean ebaluatu dira, zeinaren bidez ingurumen-ukipenen txostena egin baitzen, proiektuaren aldekoa.
Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira, legeak onartzen dituen baldintzetan.
2. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.
2022ko azaroaren 10ean, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazki bat aurkeztu zuen, "Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztutakoaren testu bera zeukana (1. alegazioa).
Erantzuna:
"Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteari (1. alegazioa) emandako erantzun bera ematen zaio.
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten bi izapideetan jasotako txosten guztiak laburbiltzen eta aztertzen dira.
1. txostena. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.
2023ko apirilaren 11ko txostenean, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak "aldeko irizpidea ezartzen du", eta ebakuazio lineak abelbidearen gainean dituen ukipenak minimizatzeko kontuan hartu beharko diren baldintzak zehazten ditu; ukipenak okupazio-kanona ere sortuko du.
Erantzuna:
Sustatzaileak txostenarekin ados dagoela azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.
2. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2023ko ekainaren 12an Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena eman zuen; haren bidez adierazten du proiektuak ez daukala ukipenik atal horri dagokionez.
3. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, 2023ko ekainaren 27ko txostenaren bidez, ohartarazi zuen aztarnategi katalogatu bat dagoela proiektuak ukitutako bi lurzatitan, eta bi aurkikuntza arkeologiko ere inguruetan, eta obrek iraun bitartean kaltetuak izan daitezkeela. Beraz, obrek iraun bitartean, aldez aurreko prospekzio eta zundaketa eta kontrol arkeologiko jakin batzuk egin behar zirela ezarri zuen.
Erantzuna:
Sustatzailea ados dago txostenarekin, eta baieztatzen du adierazitako arkeologia-jarduerak ezarritako moduan eginen dituela.
III. ERANSKINA.–"CANTERA SOLAR" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
1. Instalazio fotovoltaikoa.
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK | |||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Jabea | Herria | Okupazioa (m²) |
Milagro | 3 | 207 | 310000000001288488XO | Lehorreko alorrak | María Blanca Cervera Pegenaute | Milagro | 20.583 |
Milagro | 3 | 217 | 310000000001288493QA | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 13.193 |
Milagro | 3 | 216 | 310000000001288492MP | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 13.066 |
Milagro | 3 | 215 | 310000000001288491XO | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 12.881 |
Milagro | 3 | 219 | 310000000001288494WS | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 5.394 |
Milagro | 3 | 303 | 310000000001288547LY | Lehorreko alorrak | María Paz Benito Lizarraga | Milagro | 4.738 |
Milagro | 3 | 221 | 310000000001288496RF | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 4.381 |
Milagro | 3 | 214 | 310000000001288490ZI | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 4.100 |
Milagro | 3 | 206 | 310000000001288487ZI | Lehorreko alorrak | Patrocinio Escalada Garde | Milagro | 3.415 |
Milagro | 3 | 223 | 310000000001288498YH | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 2.189 |
Milagro | 3 | 220 | 310000000001288495ED | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 2.205 |
Milagro | 3 | 222 | 310000000001288497TG | Lehorreko alorrak | José Manuel Simón Pérez | Azagra | 1.605 |
2. Lur azpiko linea.
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK | ||||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Jabea | Herria | Kutxatila kop. | Kutxatilen okupazioa (m²) | Kanalizazioaren luzera (m) | Kanalizazioaren azalera (m²) |
Milagro | 3 | 260 | 310000000001288532UJ | Elkorra | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Milagro | 15 | 15 | 825 | 450 |
Milagro | 3 | 264 | 310000000001288533IK | Lehorreko alorrak | Milagroko Udala | Milagro | 0 | 0 | 15 | 10 |
Iragarkiaren kodea: F2417940
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
