3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA
Enkantea publikoa iragartzen da, jabetzan dituen bi higiezin besterentzeko
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hauek besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2025eko apirilaren 1ean:
–1. LOTEA:
Hiri-finka: Iruñean (Nafarroa) dago, Paulino Caballero kalea 40, 5. ezk. helbidean. 147,07 m²-ko azalera eraikia du, eta 127,93 m²-ko azalera erabilgarria. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua; 7736 finka zenbakia, 287. liburukia, 127. liburua, 31. folioa, 2. alta. Erreferentzia katastroan: 310000000001880421SO, eta katastroko azalera: 144,74 m².
Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.
Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2024-08-17an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 137220 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:
–Energia-kontsumoa (kWh/m²): 194.57 - E letra.
–Isurketak urtean (Co2 kg/m² urtean): 41.2 - E letra.
Gutxieneko hasierako prezioa 371.816 euro da (hirurehun eta hirurogeita hamaika mila zortziehun eta hamasei euro) higiezinarentzat.
Eratu beharreko bermea (hasierako prezioaren %5): 18.590,80 euro (Hamazortzi mila bostehun eta laurogeita hamar euro eta laurogei zentimo).
Lizitazioan interesa duen orok aztertzen ahalko du jabetza-titulua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan, egun eta ordu baliodunetan, eta enkantea egin aurreko azken egun baliodunaren eguerdiko 12:00ak baino lehen.
–2. LOTEA:
Hiri-finka: Iruñean (Nafarroa) dago, Paulino Caballero kalea 40, 6. esk. helbidean. 118,03 m²-ko azalera eraikia du, eta 102,67 m²-ko azalera erabilgarria. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua; 7738 finka zenbakia, 287. liburukia, 127. liburua, 34. folioa, 2. alta. Erreferentzia katastroan: 310000000001880422DP, eta katastroko azalera: 115,59 m².
Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.
Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2024-08-17an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 137221 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:
–Energia-kontsumoa (kWh/m²): 249.26 - E letra.
–Isurketak urtean (Co2 kg/m² urtean): 50.56 - E letra.
Gutxieneko hasierako prezioa 299.737 euro da (berrehun eta laurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta hogeita hamazazpi euro) higiezinarentzat.
Eratu beharreko bermea (hasierako prezioaren %5): 14.986,85 euro (hamalau mila bederatziehun eta laurogeita sei euro eta laurogeita bost zentimo).
Lizitazioan interesa duen orok aztertzen ahalko du jabetza-titulua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan, egun eta ordu baliodunetan, eta enkantea egin aurreko azken egun baliodunaren eguerdiko 12:00ak baino lehen.
Bisitatzen ahalko dira enkantean jarritako lokalak, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial.tgss@seg-social.es.
Enkantea eginen da baldintza-agirian jasotzen diren administrazio klausulei jarraikiz. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948 289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), bai eta www.seg-social.es web-orrian ere.
Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2025eko uztailaren 4ko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.
Enkante publikoa 2025eko uztailaren 22an eginen da, 09:30ean, GSDNko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 27an.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako probintzia-zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.
Iragarkiaren kodea: E2507680