109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko martxoaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Donezteben, 2025eko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

–Aldaketak 13 zenbakia duen plaza sortzen du (berdintasun agentea):

LANPOSTU
ZK.

LANPOSTUAREN IZENA

ZENBAKIA

ARAUBIDE JURIDIKOA
(4)

MAILA

OSAGARRIAK
(1) (%)

SARBIDEA
(2)

LAN-EGOERA

EUSKARA MAILA
(3)

LO

MO

BEO

13

Berdintasun agentea

1

F

b

10

-

-

OL

Hutsik

C1 idatzian / C1 ahozkoan

(1) LO = lanpostuko osagarria; MO = mailako osagarria; BEO = bateraezintasuneko osagarria.

(2) OL = oposizio-lehiaketa.

(3) 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta mendeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

(4) F = funtzionarioa.

Iragarkiaren kodea: L2506898