2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Bidausi hiri-hondakin solidoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko azaroaren 13an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Garraldan, 2025eko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506967