1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
172E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita hormigoia eta asfaltoa egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Buñuelgo udal mugartean dago eta haren titularra Hormigones Beriáin SA da.
Egun martxan dagoen instalazio horrek ingurumen baimen bateratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 274E/2024 Ebazpenaren bidez emana, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 16.7 taldean.
2025eko urtarrilaren 24an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, alda dadila 1. fokurako (lehortzeko danborra) kanpoko kontrolaren maiztasuna, urtean behingo kontrola baita.
Sustatzaileak lehenago ere aurkeztu du funtzionamendu baldintzetan eskatzen ari den aldaketa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 20ko 274E/2024 Ebazpena eman baino lehen egin zen entzunaldi tramitean (aipatu ebazpenaren bidez instalazioan aldaketa funtsezkoa egiteko baimena eman zen). Eskaera hura ezetsi egin zen, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu, eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena) isurtze fokuen kanpoko kontrolen maiztasuna ingurumenean eskumena duen organoaren iritziaren esku uzten duelako, aintzat hartuz partikulen isurketaren masa fluxua 1 Kg/h dela, isurtze fokua B taldean sailkatua dagoela eta atmosferara partikula solidoak isurtzeak osasunerako arriskua dakarrela, hainbat azterlanek eta Osasunaren Mundu Erakundeak baieztatu bezala.
Bestetik, zerbitzu honek dakiela, ez denez aurkeztu 26/2022 Foru Dekretuko 25. artikuluan eskatzen den erantzukizunpeko adierazpena, ezin da abian jarri asfaltoa egiteko instalazioaren jarduera (26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua).
Gainera, aipatu ebazpenean ezartzen denez, instalazioa abian jartzen den egunetik lau hilabeteko epean gehienez, UNE-EN 17025 arauari jarraituz baimenduta dagoen saiakuntza laborategi baten txosten teknikoa aurkeztu beharko du titularrak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, instalazioak ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertu eta gero, ondorioztatu du ez dela onargarria, ez baita egin ezarritako baldintzak betetzen diren ebaluatzea ahalbidetuko lukeen kanpoko kontrolik, UNE-EN 17025 arauari jarraituz baimenduta dagoen saiakuntza laborategi batek egin beharko bailuke.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ukatzea hormigoia eta asfaltoa egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Buñuelgo udal mugartean dago eta haren titularra Hormigones Beriáin SA da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hormigones Beriáin SAri eta Buñuelgo Udalari.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2506536