109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitateak, 2024ko azaroaren 13an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garraldan, 2025eko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2506966