2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko burutzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2025eko maiatzaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Estatutuen 14. artikuluaren arabera, "buruorde bat hautatuko da, buruaren betebehar eta eskudantziak izanen dituena hura kanpoan denean, edo kargua hutsik dagoenean, berria hautatu bitartean" (1992ko 156, Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa).
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 eta 44. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44., 47. eta 140. artikuluak eta horiekin bat datozenak,
EBATZI DUT:
1. Mankomunitatearen Burutzaren eskudantzia guztiak eskuordetzea, aipatu arauekin bat, Lourdes Ibáñez Sanz Antzin-Ameskoako Gizarte zerbitzuen Mankomunitateko buruordeari.
2. Eskuordetze honek, "sine die" eta beste zerbait agindu arte, 2025eko maiatzaren 13tik izanen ditu ondorioak.
3. Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Antzinen, 2025eko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506954