2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak, 2025eko apirilaren 29an, 7/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Jarraikiz Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamenduaren 47. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Eta aurrekoarekin bat eta aipatutako erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Alkatetza honen eginkizunak uztea Eduardo Aldunate Ongay udal honetako zinegotziaren esku, kanpoan egonen bainaiz, 2025eko maiatzaren 5etik 13ra.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean, eta interesdunari jakinaraztea.
Uxuen, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L2506526