109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onesten da 2025. urteko aurrekontua.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 69.693,01 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 108.297,42 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 37.650,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.057,16 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 236.797,59 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.719,10 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 35.260,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 112.500,48 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.765,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.053,01 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 236.797,59 euro.

Tulebrasen, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2506881